Prentsa oharra

Alderdiak informazioa eskatuko dio Udal Gobernuari saltoki txikien baldintza ekonomikoei buruz, deseskaladan irekitzeko orduan.

Aitzole Araneta Elkarrekin Donostia udal taldeko bozeramaileak azaldu duenez, “Ez dugu ulertzen nola Ogasuneko eta Finantzetako zinegotzi delegatuak oraindik ez duen ezer iragarri saltoki txikiei aplikatutako ur eta zaborren tasen ordainketarekin, terrazen tasarekin edo ostalaritzako hondakinen bilketa eta ezabaketarekin zer gertatuko den”.

“Hilabete da Donostian COVID-19tik eratorritako egoera arintzeko proposamenak aurkeztu genizkiola Gobernuari. Besteak beste, merkataritzak eta ostalaritzak ordaindu behar dituzten tasak murriztea edo udal zergak diruz laguntzea proposatu genion Gobernuari, itxi behar izan dituzten negozioetarako, orain partzialki eta aforo mugatuarekin bakarrik ireki ahal izango dutelako”. Hori dela eta, Elkarrekin Donostiak hurrengo ogasun-batzordera eramango du gai hau, eta Ogasuneko zinegotzi ordezkariari galdetuko dio zergatik ez duen oraindik horren inguruko neurririk iragarri.

Amaitzeko, Aranetak gaineratu duenez, “Ogasuneko zinegotzi delegatuaren agerraldia ere eskatu dugu batzordean, aurrekontuen zein eszenatokitan gauden eta krisi honi aurre egiteko zer aldaketa egingo diren azal diezagun; izan ere, Gobernuak oraindik ez du horri buruzko informaziorik eman”.