Prentsa oharra

“Prentsaren bidez jakin izana” deitoratu du Elkarrekin Donostia taldeak, eta 2021-2022 aldirako Aurrekontu Partaidetzarako Programa bertan behera uzteko erabakiarekin ados ez dagoela adierazi du, Covid-19aren krisia aitzakiatzat hartuta. Hori dela eta, Gobernua interpelatuko dute Batzordean, eta Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoa aldatzea proposatuko dute, herritarrek bertan parte hartzeko bideak bermatzeko.

Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak (Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Equo-ren arteko koalizioa) gogorarazi duenez, “2018an izandako prozesutik herritarren 26 proposamen atera ziren, eta horietatik 8 bakarrik daude amaituta eta beste 4 martxan. Beraz, 2019an egin behar ziren proiektuen erdia baino gehiago oraindik hasi gabe daude. COVID-19aren egoerak prozesua zailtzen du, baina telematikoki egin zitekeen. Hala ere, egoera hori aitzakia ezin hobea da Udal Gobernuak denbora irabazteko, orain arte ez baita gai izan 2019rako aurrekontu parte-hartzaileekin hartu zituen konpromiso gehienak betetzeko “.

Aranetak auzoekiko hurbiltasuna defendatu du: “Arlo sozial, ekonomiko eta sanitarioan ziurgabetasun handia dagoen une honetan, funtsezkoak dira partaidetza-politikak, Donostiako herritar guztien beharrak diagnostikatzeko termometrorik onena baita, eta herritarrentzako baina herritarrik kontutan izan gabe erabakiak hartzeko eredua erreproduzitzen ez jarraitzeko aukera. Donostiarrengandik gertu egoteko unea da, ez parte hartzeko duten bide nagusietako bat baliogabetzekoa”.

Zentzu horretan, zinegotziak nabarmendu du: “Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bertan behera uztea alde bakarreko erabakia izan da, eta ez da udal taldeekin adostu. Gainera, hedabideen bidez jakin behar izan dugun”.

Neurri horri kontrajarrita, Elkarrekin-ek hurrengo batzordean herritarrek osasun-krisiaren garaian Udalak hartu beharreko neurri zehatzak proposatzeko gune bat gaitzeko beharra azpimarratuko du. Gainera, batzorde horretan Elkarrekin-ek proposatutako osoko bilkuraren araudia aldatzeko proposamena ere aztertzeko eskatuko du, herritarrek bilkuran bertan hitza hartu eta beraien proposamenak aurkezteko aukera izan dezaten.

“Gogoratu behar da Udal Gobernuaren hauteskunde-promesa bat dela eta, beraz, denok batera arraun egiteko garaia dela, gobernantzaren kontzeptu zabal bat gauzatzeko, hain une kritikoetan frogatuko dena eta eragile guztiak barne hartuko dituena, baita donostiarrak ere, eta, beraz, herritarren benetako parte-hartzeari leku egiteko”, ondorioztatu du Aranetak.