Komunikatu ofiziala

Athletic eta Realeko presidenteek, 2019-2020 denboraldiari dagokion Errege Kopako Txapelketako finalistak, Espainiako Futbol Federazioko presidentearekin bildu ondoren, Kopako finala publikoki eta ofizialki, ateak irekita, eta hiru aldeek adostutako data zehatz batean egin ahal izatea eskatzea erabaki dute.

Bi kluben nahia eta borondatea beti izan da, orain eta lehen, finala gure zaleen aurrean jokatzea. Hori da gehien gustatuko litzaigukeena. Kopako final bat gure zaletuak harmailetan daudela.

Aldi berean, Athleticek eta Realak, Espainiako Federazioak Kopako finala txapelketa ofizial gisa jokatuko dela eta titulu ofizialtzat hartuko dela bermatzea nahi dute. Horretarako, Federazioaren Batzar Nagusiaren Batzorde Delegatuak (hurrengo bilera 2020.eko maiatzaren 8an egingo da, ostiralean) egutegia aldatzeko erabakia har dezala eskatu diote Espainiako Futbol Federazioaren Idazkaritza Nagusiari, Kopako finala titulu ofizial gisa jokatu ahal izateko, bi taldeetako zaleen babesarekin eta berotasunarekin.

Erabaki horrekin, Athleticek eta Realak, futbolean mundu mailan egin daitekeen kirol ekitaldirik entzutetsu eta tradiziodunenetako bat balioetsi nahi dute, bakarra edizio honetan, eta kirol zoragarri honen benetako funtsa eta izateko arrazoia diren bere jarraitzaile, abonatu eta bazkideekin batera egin nahi dute.