Prentsa oharra

Datorren asteazkenean, maiatzaren 13an, ospitaleratutako haurren eguna dela eta, Euskal Herriko Ospitaleko pailazoen elkarteek dei egiten dizuegu egun zail hauetan ospitaleratzea behar duten haur guzti horie laguntzeko eta animoa helarazteko ekitaldi batera.

Irten zure balkoira eguerdiko 12: 00etan eta txalo egin animoak emateko!
Etxeko haurrak ere marrazkiak egitera gonbidatzen ditugu. Guk muntaia egin eta EAEko ospitaleetako pediatria-eremuetara helaraziko ditugu. Wasap bidez 722 614 952 zenbakira bidal ditzakezue edo traol haekin sare sozialetara igo:

#OspitaleratutakoHaurrarenEguna #DíaInfanciaHospitalizada #M13 #Algaraklown #ExpressYourClown #Irrikiclown #SembrandoIlusiones

Behean sinatzen dugun ospitaleko pailazoen elkarteak, (Algaraklown, Irrikiclown, Sembrando Ilusiones eta ExpressYourClown) irabazi-asmorik gabeko erakundeak gara, eta urteak daramatzagu gure autonomia-erkidegoko ospitaleetako pediatria-arloan laguntza emozionala eta psikologikoa ematen.

Gure zeregina osasun-laguntza ematea da, umore-terapiaren eta emozioen lanaren bidez, adingabeen eta haien familien edo laguntzaileen errekuperazio fisiko, psikiko eta emozionalean parte hartzeko. Lan horrek ez du umorea berez helburu, baizik eta barrea estimulu askatzaile bihurtzeko gai den tresna, ospitaleratutako pertsona horiei energia psikikoa deskargatzeko aukera emateko. Izan ere, badakigu umoreak eta barreak gogo-aldartea hobetzen laguntzen dutela, ospitaleratze-aldiak eramangarriagoak eginez eta gaixotasunaren bizipenean eta errekuperazio-prozesuan eragin positiboa izanez.

Gaur egun, konfinamendu-egoeraren aurrean, gure elkarteek ezin dute esku-hartze horiek egiten jarraitu, eta, horregatik, herritarrak ekitaldi solidario horretan parte hartzera animatzen ditu, hilaren 13an balkoira ateraz, gure txaloen hotsak ospitaleratutako haur horiei energia eta arnasa eman diezaien.