Prentsa oharra

COEGIko lehendakaria Pilar Lekuona.

Gipuzkoako Erizaintza Elkargoak gogorarazi du gaur-gaurkoz erizain asko direla babesteko material egokirik gabe lanean jarraitzen dutenak, eta Gipuzkoan koronabirusak kutsatutako profesionalen datua jakinarazteko eskatu du

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) bat egin du Erizaintzaren Kontseilu Orokorrarekin, eskatzeko koronabirusarekin kutsatu izana gaixotasun profesionaltzat jo dadin eta Osasun eta Lan Ministerioek Erizaintza arriskuko lanbidetzat jo dezaten.

COEGIko lehendakari Pilar Lekuonak gogorarazi duenez, Gipuzkoan gaur-gaurkoz erizain askok jarraitzen dute “babesteko beharreko material egokirik gabe; kasu batzuetan, mantalak begiratze hutsarekin ere puskatzen dira…”. Horri gehitzen zaizkio COEGI gipuzkoar erizainengandik jasotzen ari den kexak, maskek akatsak dituztelako edo COVID-19arekin infektatuta dauden edo jasan duten jakiteko egiten ari diren probak direla eta, “ez direlako espezifikoak eta zehatzak”.

COEGIko lehendakariak hainbat idatzi bidali dizkie Osasun Sailburu Nekane Murgari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Osakidetzari eta dagozkion instantziei, gai horien berri emateko, eta gardentasun handiagoa eskatzeko Gipuzkoan koronabirusarekin kutsatutako erizainen kopuruari buruz, Elkargoak ez baitaki datu hori. Erizaintzako Kontseilu Orokorraren datuen arabera, dagoeneko 43.000 osasun langile baino gehiagok eman dute positibo koronabirusean, PCR bidez, eta Covid-19ak infektatutako 10 sanitariotik 6 erizainak dira.

Material faltari erreparatuta, Elkargoak puntualki jakinarazten die Gipuzkoako 5.200 erizain baino gehiagori bere Aholkularitza Juridikoko mekanismoak erabili ditzaketela, bai norberaren Lan Osasuneko zerbitzuei/unitateei helarazteko erreklamazio ereduari dagokionez, bai informazioa eskatzeko osasun langileentzako aseguru berezien inguruan, besteak beste.