Manifestua eta eskaria

Donostiako Udalean Parte Zaharra, Aiete, AIETE, Intxaurrondo, Herrera-Altza, Egia, Gros, Amara Berri, Ulia auzoetako bizilagun-elkarteek, Bera-Bera Komunitate Elkarteak eta Bizilagunekin plataformak erregistratutako adierazpena eta eskaera.

Manifestua:

Osasunaren eta espazio publikoaren defentsan, donostiarren
eskubide kolektiboa delako

Koronabirusak eragindako krisia dela eta, erakundeek herritar guztien osasuna babes-tera bideratutako erabakiak hartu behar dituzte, lehentasunez.

Krisi honen ondorioek (osasun, ekonomia, gizarte… ondorioek) luze iraungo dute, eta “normaltasun berriak” herritar guztiengan eragina izango du eragina.

Osasun-alarma indarrean dago oraindik, jarraitzen dugu; eta ordu gutxi batzuk daude paseatzera ateratzeko. Datozen asteetan pertsonen arteko distantziak bermatzen jarraitu behar dugu, gure osasuna babesteko.

Hedabideen bitartez izan dugu ostalaritzako presio taldeek estatuan abian jarri duten kanpainaren berri: terrazen espazioa handitzea, ordutegia luzatzea eta ordenantzak malgutzea eskatzen ari dira.

Osasun arrazoiak direla medio aforoak murriztuko direnez, terrazak handitu nahi dituzte; metro koadro gehiago nahi dituzte. Espazio publikoa abandonatuta balego bezala, erabilerarik gabeko espazio bat balitz bezala, norbaitek kolonizatu eta bere mahaiak hantxe jarri zain balego bezala.
Espazio publikoa guztion espazioa da, ez soilik joan-etorrietarako bide bat; orobat dae skubide kolektibo bat, ezinbestekoa elkarrekin erlazionatzeko, pertsonen arteko harremanak sortzeko, komunitatearen, auzoaren, parte garela sentitzeko.

Arduragabekeria galanta da bezeroek distantzia sanitarioa bete dezaten terrazen tamaina handitzea eskatzea, eta, aldi berean, sektoreak ez ikusiarena egitea terrazak handituz espazio fisikoa murrizteak hiriko biztanleen eta auzo eta kaleetan ibili behar dugunon osasuna eta segurtasuna bermatzeko eragingo dituen eragozpenei.


Ez da onargarria erabilera pribatuaren mesedetan terrazak handitu nahi izatea, espacio publikoa murriztuz –lehen ere nahiko mugatua baitago–. Are gutxiago, kontuan hartuta espazio gehiago okupatzeko asmoak herritarren osasun eta segurtasunerako eskubidea urratzen duela.

Ez al dira jabetzen ostalaritzako establezimenduen barruan ezartzen den distantzia sanitarioa errespetatu beharra dagoela kalean ere? Atarietatik sartu-irtenak egiteko 1,5 metro behar ditugula bizilagunek, eta terrazek tarte hori errespetatu beharko dutela (gaur egun ordenantzak baimentzen dituen 60 cm-en ordez)? Tartea utzi behar dela kalean bi lagunek elkar gurutzatzean distantzia sanitarioak errespetatu ahal izateko, horretarako terrazetako mahaiak kendu beharko balira ere?

Udalaren erantzukizuna da interes orokorra defendatzea eta herritarren osasuna zaintzea. Haren betebeharra da gure kale eta auzoetan pertsonen arteko distantzia errespetatu ahal izango dela bermatzea.

Hori guztia kontuan hartuta, behean sinatzen dugun auzo elkarteek Do-
nostiako Udalari eskatzen diogu:

  1. Ez ematea terrazek espazio gehiago okupatzeko baimenik.
  2. Ez ematea ostalaritzako ordutegiak luzatzeko baimenik.
  3. Ez malgutzea espazio publikoa okupatzeko ordenantzak.
  4. Bermatzea oinezkoentzako espazioak dagokien distantzia sanitari-
    oa errespetatzen dituela.

Udalean erregistratu den eskaria: