Prentsa oharra

Joan den apirilaren 17an, Eusko Alkartasunaren Donostiako Batzorde Eragileak kezkatuta agertu zen ELA sindikatuak Donostiako egoitza bati buruz ematen zituen datuen aurrean, eta Udaleko hainbat udal taldek salatzen zuten informazio faltagatik.

Hurrengo egunetan, Eneko Goia alkateak komunikabide batean aitortu zuen egoera latzena egoitza horretan gertatzen ari zela, eta ezin izan zirela «egoera jakin batzuk saihestu», hala ere, alkateak uste zuen zuzen jokatu zela eta gainerako egoitzetan esku-hartzea ona izan zela.

Atzo, komunikabideei esker, irakurri ahal izan genuen epaitegiak ezetsi egiten zuela sindikatuak egoitzaren lan-egoeraren aurka jarritako demanda, Gipuzkoako zentroetako zuzendaritzek baldintza txarretan egindako ahalegina haztatuz, kasu guztietan administrazioek emandako babes- eta segurtasun-arauak betez, eta babes-ekipamendurik ezak zera zioen bitartean: «en su caso, cierto desabastecimiento de material de protección que se produjo a nivel mundial y que fue subsanado en cuanto se pudo”.

Gure ustez, sindikatuak eskaini zituen zenbait datu argitu behar dira oraindik, eta alkateak gure hirian dauden egoitzei, adinekoentzako zentroei eta ezinduentzako zentroei buruzko datuak eman beharko lituzke.

Krisialdi honetan ez dugu arazorik izan Udal Gobernua zoriontzeko hainbat gairen inguruan hartu dituen neurriengatik, baina berriro esan nahi dugu: «Faltan botatzen dugu Udal Gobernua bere kabuz ez ateratzea eta egoitzetan eta adinekoen eta ezinduen zentroetan gertatzen ari dena argitzea».