Prentsa oharra

Elkartuk(Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Gipuzkoa/Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) Gipuzkoako Foru Aldundiari bere proposamenak helarazi dizkio Gizarte Zerbitzuen esparruan foru erakundeak Covid-19k eragindako osasun eta gizarte krisiaren ondorioz egindako Konfinamendua arintzeko planaren inguruan.

Aurkeztutako proposamen nagusiak, desgaitasuna duten pertsonen eskubidea eta ongizatea bermatzea helburu dutenak, hauek dira:

A) Elkarlaneko gobernantza eredu bat bermatzeko beharra

Konfinamendua arintzeko planak jaso behar ditu espresuki Gipuzkoako desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten erakundeen parte-hartzea bermatzen duten neurri eta baliabideak bertan jasotako neurriak ezarri, jarraitu eta balioztatzeko, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioak aitortutako eskubide eta printzipioen ezarpenean.

Horrek erakundeei ezinbesteko galderak egin gabe alde bateko neurriak hartzeagatik ezaugarria izan den epe bat gainditzen utziko luke, zeinak, zerbitzuak ematetik soilik haratago, desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzeko eta desgaitasuna duten pertsonen eskubide eta bizi kalitatean eragina duten erabaki guztiak hartzerakoan parte-hartzeko zeregina duten.

B) Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroen erabiltzaileak

Biztanleria guztiarentzat egindako Konfinamendua arintzeko prozesuaren fase ezberdinak, bizilekutik irteerak egitea onartzen dituena, erakundeetan dauden desgaitasuna duten pertsonen kasuan ez dira aplikagarriak momentuz. Onartezina da ikuspuntu pertsonal, psikologiko eta sozialetik desgaitasuna duten pertsonen erabateko konfinamendua mantentzea hasierako alarma egoeran aitortutako baldintza berdinetan, gainerako biztanleria normaltasun berriko fasera sartzen ari den bitartean.

Covid-19k eragindako krisian adineko pertsona eta desgaitasuna duten pertsonen egoitza zentroen esparruan bizitako egoera lazgarria onartuz ere, elkartuk uste du egoitza baliabidea erabiltzen duten desgaitasun fisikoa duten pertsonek beraien eskubidea erabili beharko luketela zentrotik ateratzeko gainerako herritarren baldintza berdinetan, era berean Administrazioaren ardura izanik irteera hauek beharrezko segurtasun neurriekin egitea inolako kalterik sortu ez dadin desgaitasuna duten pertsonengan edo zentroaren funtzionamenduan.

Hala, apirilaren 30eko SND/380/2020 Aginduak, kanpoan ariketa fisikoa modu ez profesionalean egin daitekeen baldintzei buruzkoa COVID-19k eragindako osasun-krisi egoeran, bere 2.5 artikukuan zehazten du ezin izango dutela erabili bertan gaitutako edukia (kirol-jarduerak eta ibilaldiak) adinekoen zentro soziosanitariotan bizi direnek. Halaber,  Xedapen gehigarri bakarrak zehazten du “autonomina erkidegoek, Agindu honetan arautzen dena errespetatuz, ahal izango dutela, beraien eskumenen jardutean, bertan xedatutako ezarpena egokitzean beharrezko neurriak hartu, gizarte-egoitza edo antzeko egoitza-zerbitzuetan bizi diren pertsonei dagokionez”.

elkartuk uste du legezko ikuspuntu batetik eztabaidagarria dela egoitza baliabidea erabiltzen duten desgaitasuna duten pertsonek aipatutako Aginduan gaitutako edukia erabiltzea. Eta, izatekotan ere, hala balitz, foru erakundeak erabateko irizpide murriztailea hartu dueta desgaitasuna duten pertsonen oinarrizko eskubideak erasotzen ditu, adineko pertsonen egoitza zentroetan kutsadura berriak ekiditera bideratutako neurrien alde.

Adineko pertsonen egoitza zentroen esparruan Covid-19ren berragertzea ekiditea eta arretazko jarrerak onartzearen beharra partekatuz, pentsaten dugu hartutako sektorizazio, garbitasun eta segurtasun neurriak nahikoak izan beharko luketela desgaitasuna duten eta instalazioak partekatzen dituzten pertsonen irteerak bermatzeko arriskuetan hutsegin gabe.

Azkenik, konfinamendua arintzeko planean aurreikusitako neurrietatik haratago, pentsatzen dugu epe ertainera desgaitasuna duten pertsonen egoitza ereduan hausnarketa sakon bat egin beharko dela, eta alderatuz, bizitza independentearen ereduan ere, desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna eta norberaren bizitzari buruz erabakitzeko eskubidea zinez bermatzen duen eredua bezela era nabarian agertzen ari dena.

C) Laguntza Pertsonala

Laguntzaile Pertsonala kontratatzerakoan eman daitezkeen zailtasunak arintzeko asmoz, salbuestea proposatu da prestazio honetan Laguntzaile Pertsonala bezela jarduten duen pertsona eta prestazio ekonomikoa jasotzen duen pertsona titularraren artean inolako ahaidetasunik ez egotearena, etxebizitza berean bizi ez direnean.

Halaber, aldeko iritzia helarazi da elkartutik Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriak aldi baterako salbuetsi duelako Laguntzaile Pertsonalek arreta soziosanitarioko lanbide-kualifikazioa edo eskatzen den Eusko Jaurlaritzaren gaikuntza izatea, baita maskarilak ematea laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoaren onuradun diren pertsonei.

D) Familia-zaintza

Covid-19k eragindako osasun eta gizarte krisiak benetazko arrisku bat sortu du Gipuzkoako desgaitasuna duten  edo/eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta eta zaintza sisteman, familiek beraiek emandako arretarekin gainditua izan den egoera.

Behar honi erantzuna emateko, elkartuk familia ingurunean prestazio ekonomikoa jasotzeko baldintza hauek salbuestea proposatu du: arreta ematen dion mendekotasuna duen pertsona beraren bizilekuan bizi eta erroldatua egotea; ez aitortzea desgaitasuna duten pertsonei gaitasun fisiko eta psikiko nahikoa zaintza lanean jarduteko; prestazioa jaso aurretik prestakunta bat eskatzea.

E)  Laguntza neurriak Hirugarren Sektore Sozialari

elkarturentzat derrigorrezkoa da Gipuzkoako Hirugarren Sektoreko entitateak baliabide ekonomikoaz hornitzea egindako inbertsioei aurre egiteko (segurtasun ekipamenduak, garbitasun neurriak, telelanerako inbertsioak, etab.), baita dudarik gabe egin behar direnak ere, eskainitako ekintzak eta zerbitzuen mantentzea bermatu ahal izateko.

Baita ere, desgaitasunaren esparruan lan egiten duten Gipuzkoako Hirugarren Sektoreko entitateekin dauden lankidetza hitzarmenetan aurrekontuen murrizketa politikak ekiditeko beharra adierazi du, 2008an izandako krisian gertatu zena eta erakundeen egitarau eta baliabideetan kalte garrantzitsua eragin zuena. Krisi honen helburua inor atzean ez geratzea izanik, ezinbestekoa da atzean gelditzeko arrisku gehiago duten pertsonen alde lan egin eta ordezkatzen dituzten entitateen laguntza bermatzea.