Prentsa oharra

Elkartuk(Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) hainbat jakinarazpen bidali dizkie Gipuzkoako udalerriei, ohartaraziz irisgarritasun unibertsalaren eskubidea urratzeko arriskua dagoela deseskalatze-prozesuan zenbait neurri aplikatzean, Covid-19tik eratorritako pandemiaren esparruan.    

Batetik, Federazioak idatzi bana bidali die Donostiako eta Hondarribiko udalei, baita Gipuzkoako Foru Aldundiari ere, hondartzen denboraldiari buruz. Zehazki, herritarrei hondartzetan sartzeko eta bainatzeko baimena ematen bazaie segurtasun-neurriak hartuz, irisgarritasun unibertsaleko baldintzak eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzuak (desgaitasuna duten pertsonentzako bainurako laguntza, pasabide irisgarriak, erreserbatutako espazioak, etab.) ere bermatu beharko dira. Beraz, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako zerbitzuak gainerako biztanleentzat hartutako erabakiari lotuta egon beharko luke nahitaez, kontrakoa desgaitasunagatiko diskriminazio kasu onartezina izango litzatekeelako.        

Donostiako Udalak elkarturi jakinarazi dionez, zerbitzua azken urteotan bezala jarraituko du, eta honek balorazio positiboa merezi izan du entitatearentzat eta desgaitasuna duten pertsonen kolektiboarentzat.     Bestalde, elkartukGipuzkoako udalerriei idazki bat bidali die, terrazen irekiera malgutzeak irisgarritasun unibertsalerako ekar ditzakeen arriskuez ohartarazteko, eta, era berean, eremu horretako irisgarritasun-araudiak ezarritako aurreikuspen teknikoak gogorarazteko. Ostalaritza bezalako jarduera ekonomiko garrantzitsu bat bultzatzeko beharra ulertu eta partekatu arren, kezka agertu da jarduera horrek espazio publikoen irisgarritasun unibertsaleko baldintzetan eragin dezakeen kalteagatik, eta horrek bereziki eragingo lieke mugikortasun murriztua duten pertsonei.