Prentsa oharra

Ianko Gamboa: “Gaur onartutako neurri osagarriek legegintzaldiaren hasieran ezarritako ardatz nagusiak garatzen jarraitzea dute helburu: gizarte-politikak indartzea, ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea”

 “Covid-19ak  eragindako osasun publikoko larrialdi-egoerari erantzuteko, foru gobernuak aztertu du egoera horrek duen eragina eta denboran izan duen hedapena, Gipuzkoako gizarteari eta industria-sareari zerga-betebeharrak betetzea erraztuko dieten hainbat mekanismoren malgutasunean sakontzeko“ adierazi du, Ianko Gamboa  EAJ-PNVren batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan, COVID-19aren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri osagarriak ezartzen dituen Foru Dekretu-Arauari buruz. “Gaur onartu diren zergak malgutzeko neurrien helburua da gure herritarrei eta gure industria-sareari laguntzea egoera zail honetan. Legegintzaldiaren hasieran ezarritako ardatz nagusiak garatzen jarraitzea helburu duten neurriak: gizarte-politikak indartzea, ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, eta gizarte-desberdintasunaren aurka borrokatzea”.

“Gaur onartutako zerga-neurriak bost multzotan laburbil daitezke – jarraitu du Ianko Ganboak –.  Horietako bat, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa da, ohiko etxebizitza erosteko kreditu-erakundeen kontuetan jarritako zenbatekoei erreparatzen die, eraikitzen ari den ohiko etxebizitza erosteko epeari, ohiko etxebizitza eskualdatzen den kasuetan berrinbertitzeko epeari, ohiko etxebizitza benetan eta modu iraunkorrean okupatzeko epeari edo gehieneko epea malgutzeko, etxebizitza familia etxebizitza izateari utzitakoan”. “Beste arlo batek, Sozietateen gaineko Zergan zentratzen dena da – adierazi du EAJ-PNVren ordezkariak –  mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaina izateko, amortizazio eta amortizazio azkarreko askatasunari dagokionez, hamabi hilabetez luzatuko da 2020an amaitzen denean, edo ezohiko mozkinak berrinbertitzeko epea bost urtera luzatuko da. Edo aipatzekoak dira, halaber, erakunde berritzaile sortu berriek egindako ikerketa eta garapen edo berrikuntza teknologikoko proiektuei buruzkoak “. “Azken batean, krisi garai honetan Gipuzkoako ekonomia indartzeko neurriak” azpimarratu du Ianko Ganboak.

Oposizioari dagokionez, bozeramaile abertzaleak gogorarazi du, “Gaur egungo egoeran, eraginkorrak eta erabakigarriak izan behar dugu. Egoera honetan Gipuzkoak, inoiz baino gehiago, erakundeei laguntza eskaintzea eta agintari eta talde politikoen ardura eta erantzukizuna behar ditu. Titular deigarrien bilaketa alde batera utzi eta interes orokorrean pentsatzeko garaia da, guztiok batera lan egiteko unea. Beste jarrerek ez baitiote inongo ekarpenik egiten Gipuzkoako interes orokorrari, ezta gure lurraldeko herritarrei ere”.

Amaitzeko, Ianko Ganboak honakoa adierazi du: “Zergak malgutzeko neurriak foru gobernuaren erantzuna dira, bere gobernu-ekintzaren helburu nagusiak garatzen jarraitu ahal izateko. Hala nola,  krisi garai hauetan hain emaitza onak eman dizkigun gizarte-babeserako sistemaren iraunkortasuna bermatzeko, suspertze ekonomikoa bultzatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko”. “Azken batean – amaitu du –  Gipuzkoako etorkizuneko erronkei aurre egiteko lagunduko diguten neurriak”.