Prentsa oharra

Ilunabarra. Eltxo-multzoek basoa mendean hartzen dute eta Aiako Harriko urubiarentzako habiakutxa konfinamenduaren ondorengo lehen ikuskapenaren zain dago. Haritz kandudunaren hurbileko ahaide batek, ameztia, berdez margotutako eta huntz batez estalitako kutxari babesa ematen dio. Zorterik izan ote al da aurten? Zer gertatu ote da martxoan eta apirilean?


Hezetasunak herdoildutako tapakiaren begidun torlojuek irekitzea zaildu eta atzeratu egiten dute. Jakin-nahia areagotu egiten da. Bat-batean, kutxa oraindik itxita dagoela, barruko abisu bat, txak-txak. Apopiloak. Teilatu-estalkiak ikusminaren aurrean amore ematen du eta, azkenean, ireki egiten da; kutxaren hondotik, bi begi jakin-min handiz, lehen aldiz zerura begira. Oso osasun ona duen urubi kumea da. Bere ondoan, janari hondarrek belztutako arrautza ez eklosionatu bat. Ikuskapen amaitua eta arrakastatsua.

Landa-koadernoa gero eta mardulagoa da. Hala dagokionean eta kumeak kutxatik alde egiten duenean, garbitzeko eta egoera onean mantentzeko itzuliko gara.

Inguruan, erreka borborka eta urubia uluka ari da. Hau, Parkea Bizirik-eko habia-kutxetako urubien urtea da. Uliari Aiako Harriak txanda hartu dio.

Pozik eta zorionean gaude.