Prentsa oharra

EA Donostiak bere ekarpena egin dio gaur goizean Udala egiten ari den Euskararen Plan Orokorrari

Eusko Alkartasunak zuzendutako zinegotzigo baten pean onartu zen lehenengo Donostiako Euskararen Plan Orokorra, eta nolabaiteko harrotasunez ikusten ditugu 1995-1999 legegintzaldietan emandako pausoak, non Donostiako Udala abangoardia eta eredu bihurtu zen beste administrazio batzuentzat, bai euskalduntze-politikagatik, bai euskararen erabileran eta sustapenean eragile aktiboa izateagatik. Urratsak ematen jarraitu dira hurrengo legegintzaldietan eta, bereziki, 2011-2015 legegintzaldian, non Eusko Alkartasunak, Bildu koalizioaren eskutik, hiriko Gobernura itzuli zen.

Eusko Alkartasunak egindako ekarpenean nabarmendu du euskarak gure hirian berreskuratu behar duen irudia, euskararen aldeko elkarte-mugimenduak gure hirian izan duen garrantzia, eragileen osasuna onaren mantentze lana horrek izan behar du Udalaren eginkizunetako bat, “Betiere udalari begira mugimenduen independentzia bermatuz eta mugimenduak, aldi berean, ikuspegi kritikoa eta eraikitzailea izan dezan”.

Eusko Alkartasunatik uste dugu Euskaltzale mugimenduak aktibo bat izan behar duela ahaleginak metatzeko orduan, eta horrek zeharka eragin behar duela gizartean, euskararen erabilera areagotzeko.

Udalaren lana “hizkuntza bat hitz egin ahal izateko, beharrezkoa da herritarrek hizkuntza horren berri izatea, eta, horretarako, Udalak hizkuntza horren ikaskuntza sustatzen jarraitu behar du, laguntza ekonomiko egokien bidez”.