Prentsa oharra

Koalizioak osoko bilkurara eramango ditu Udal Gobernuak eskumena duen metroaren obren inguruan herritarrek egindako erreklamazioak.

Aitzole Araneta udal taldeko bozeramaileak adierazi duenez, zubieta kaleko zuloa agertu baino lehen, bere taldeak metroaren obren gaia osoko bilkurara eramango zuen; izan ere, “Obrekin zerikusia duen zerbaiti buruz eztabaidatu den bakoitzean, Udal Gobernua iheskor agertu da, eta erantzukizun guztia ETSren esku utzi du, zarata eta hondamendiak kontrolatzeko eskumenak dituela alde batera utzita.  

Aranetak azaldu duenez, “Zaratari buruzko ordenantza bat dago, eta obra guztiek errespetatu behar dute, sustatzailea edozein dela ere.
Ordenantza horrek boterea ematen dio gobernuari sortzen den zarata neurtzeko eta, beharrezkoa izanez gero, obra geldiarazteko, nahiz eta beste administrazio batek sustatutako obra izan. Gainera, Udal Gobernuak hiriko eraikinetan gerta daitezkeen kalteak zaintzeko eskumena du. Hala ere, bizilagunen eskaerei erantzuteko erabili beharrean, obrak hirian dituen eraginak disimulatzeko erabili dute “.

Elkarrekin Donostiako bozeramaileak azaldu duenez, “Zubieta kaleko eraikinaren egiturari eragiten zion zuloa kasualitatez aurkitu zuten, eta ez da hiriko lehen eraikina; horregatik, eraikina zaintzeko neurriak eskatuko dizkiogu Gobernuari, obra amaitu arte. Halaber, auzokoek zaratarekin lotuta egiten dituzten kexei erantzuteko eskatuko diogu Gobernuari; izan ere, orain arte udal Gobernuak ez die gai honi eta kaltetuei jaramonik egin”.