Prentsa oharra

Udal taldeak gai hau eramango du hurrengo osoko bilkurara,eta Gobernuak proposamena onartu beharko du gehiengo absolutua baitu eta.

Aitzole Araneta Elkarrekin Donostia udal taldeko bozeramaileak azaldu duenez, “Guk argi daukagu araudian egin nahi ditugun aldaketak norantz doazen, elkarteetako ordezkariek zein gizarte zibileko kideek osoko bilkuran parte hartu ahal izatea nahi dugu”.

Aranetak gogorarazi duenez, “Gobernua osatzen duten taldeek, oposizioan zeudenean, indarrean dagoen araudia onartu zuten. Hala ere, orain Gobernuan daude, eta dirudienez ez die balio eta aldatu egingo dute oposizioaren ekintza mugatzeko, oposizioko taldeek aurkezten dituzten mozioa kopurua mugatuz. Gure proposamenak aldaketa horiei alternatiba eskaini nahi die, talde politikoek euren proposamenak defendatzeko duten gaitasuna mugatuko nahi badute ere, hiriko elkarte eta antolatutako mugimenduei udalbatzan beraien ekimenak aurkeztea ahalbidetzeko. Bilboko udalbatzan (EAJ eta PSE-ren kolore bereko gobernua duena) edo Irunen, besteak beste, iada ahalbidetzen dute hiriko kolektiboek beren iniziatibak aurkeztu eta talde hauen zuzeneko partehartzea udal batzarrean bertan “.

Amaitzeko, bozeramaileak esan duenez, “Gobernuak gehiengo osoa du osoko bilkuran, eta, beraz, bere esku dago guree proposamena onartzea. Gure ustez, demokratikoena talde guztiek eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko prozesua irekitzea da “.