Prentsa oharra

Autor / Egilea: Ion Urrestarazu Parada
Fecha / Data: 30-06-2020
Lugar / Lekua: C.C. Tomasene K.K.
Hora / Ordua: 19:00 h

*Oharra: Edukiera mugatua. Aldez aurretik izena
eman behar da: ahm@altza.net / 649 49 66 07

Liburu honek Gerra Zibila Altzan gaiaren egungo egoera aurkezten du bere orrialdeetan, gure historia garaikidearen funtsezko gaietako bat. Lan hau gai horri buruzko ezagutzan dagoen hutsunea betetzera dator. Izan ere, gerra amaitu eta urtebetera Hiriak Herria anexionatu eta Altzak udal-nortasuna galdu ondoren, Altzak Donostia barruan tratu periferikoa jasoko du, baita historiako azterlanei dagokionez ere.

Interneten eskuragarri dauden artxibo eta hemeroteka digitalekin egindako lanetik abiatuta, egileak sakabanatutako dokumentazio mordoa arakatu eta
berreskuratu du, aurretik egindako lanekin eta dagoeneko ezagunak diren
dokumentuekin uztartuz. Honela, liburua Altza Herriaren bizitza
politikoa Errepublika garaian hasten da, segidan gerra garaian sartzeko, -frankisten matxinada eta bi hilabeteko gerra Frente Popularraren Defentsa Batzordearen pean, Mirakruzeko ‘checa’-ri arreta berezia eskainiz-, eta Altzaren erorketa frankisten esku, berrantolaketa politiko, sozial eta
ekonomiko berri bat ekarriko duena, modu tragikoan gerrako biktimek, errepresioa eta erbesteak arreta berezi bat mereziko duen,
Bidebietako Tiro Nazionalak protagonismo nabarmen bat edukiz. 1940an Donostiak Altza anexionatzea erregimen berriaren ezarpenaren beste ondorio bat izango da. Biktimen hainbat zerrenda dituzten eranskinek eta prentsan jasotako gertaerak egunez egun jasotzen dituen beste batek
osatzen dute lana.

Liburuaren kopuru mugatu bat inprimatu da eta aurkezpenaren egunean 10 euroren truke eskuratu ahal izango da. Bestela, ale bat nahi duenak AHMrekin telefonoz edo emailez harremanetan jarri besterik ez du egin behar eskuratzeko. Edonola ere, AHMren gainerako argitalpen guztiak bezala, liburuaren bertsio digitala, Pdf eta ePub formatuan, doan egongo da
eskuragarri http://www.altzanet.eus webgunean aurkezpenaren egunetik aurrera.

Egileari buruz: Ion Urrestarazu Parada (Donostia, 1986) historia gaietako
dibulgatzailea da, bereziki Donostiako gaiei buruzkoa (Donostiando bloga). Urteak daramatza AHMrekin elkarlanean dokumentazio eta transkribatzeko lanetan. Hau bere estreineko liburua da.