Prentsa oharra

Gipuzkoako hotel asko ireki dira gaur, eta, laster, gure mugak zabalduko zaizkie atzerriko turistei. Horrekin batera, Gipuzkoako Hotelak elkarteak, ADEGIn, Gipuzkoako Enpresen Elkartean, eta Quirónsalud taldeak, Estatu osoko osasun-talde pribatu handienak eta Euskadin ospitale-ohe pribatu gehien dituenak, laguntza-kalitate eta -segurtasun handiagoa eskaini nahi dizkiete turistei. Helmuga segurua” eta “establezimendu healthy” kontzeptupean, elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Quirónsalud-ekin, hotelean dauden bitartean edozein gaixotasun, istripu, min edo ezgaitasun -COVID-19a barne-, pairatzen duten bezeroei laguntza-zerbitzurik onena emateko.

Zerbitzu berriak aukera ematen dio bezeroari, behar izanez gero, Larrialdietako zerbitzuarekin “on line” kontsulta egiteko, doan, eta behar den informazioa ematen dio bere prestasun-eza hasiera batean kudeatzeko. Kasuaren beharren arabera, eta betiere ostalariaren baimenarekin, beharrezkoa balitz, beste kontsulta bat egingo litzaioke “on line” mediku espezialista batekin, eta, beharrezkoa balitz, bisita egingo litzaioke hoteleko gelan bertan, edo bezeroak nahi duen larrialdiko laguntza emango lioke osasun-sistema publikoan edo Quirónsalud taldearen Gipuzkoako zentroen sarean, mediku-aseguru pribatuaren edo paziente partikular bezala, azken kasu honetan Quirónsalud-ek bere gain hartuko luke kudeaketa administratiboa.

Adegiko Elkarte Sektorialetako zuzendari Paul Liceagaren hitzetan, hitzarmen berri honek “elkartutako establezimenduen eskaintza indartzen du, eta bat egiten du testuinguru horretan onartutako higiene- eta osasun-protokoloak betetzearekin. Protokolo horiek, bestalde, ez dira alde batera uzten, eta ostatuek, beren esperientziaren eta profesionaltasunaren ondorioz, lehendik ere garatzen zutenaren ildotik doaz, kalitate- eta arreta-estandar zorrotzei esker”.