Prentsa oharra

Kooperatibismoaren balioak, funtsezkoak COVID-19aren krisia gainditzeko

·       Kooperatibismoaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (CSCE-EKGK), Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) eta Industriako eta zerbitzuetako kooperatiben nazioarteko erakundeak (CICOPA) gogorarazten dute kooperatibak enpresa eredu iraunkorra direla eta, bere ezaugarriengatik, interkooperazioari, autokudeaketari eta elkartasunari lehentasuna ematen baitiete, “indartuta aterako direla krisi honetatik”.

·       Egun hau dela eta, EKGK-k hainbat bideo argitaratu ditu ezagutzera emateko nola bizitzen ari diren egungo krisia kooperatibak eta kooperatibetako kideak, eta balio kooperatiboek mundu aldakor eta ezin aurreikusizko batean duten garrantzia bistaratzeko eta azpimarratzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 3a.- Larunbat honetan, uztailak 4Kooperatibismoaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK), KONFEKOOPek eta CICOPAk, kooperatibak eta kooperatibistak zoriontzeaz gain, kooperatibismoaren balioak azpimarratzen dituzte, kooperatibismoa enpresa eredu iraunkor bihurtu dutelako eta koronabirusaren krisiari aurre egiteko funtsezkoak direlako. Euskadi eskualde erreferentea izaten jarraitzen du nazioartean, enpresetan eredu kooperatiboa ezarrita duten enpresen kopuruari dagokionez; izan ere, 3.259 kooperatiba daude Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben erroldan inskribatuta.

Kooperatibismoaren Nazioarteko Eguna dela eta, EKGK-ko presidente Patxi Olabarriak gogora ekartzen du Goren Kontseiluaren asmoa dela 2030ean Euskadiko enpleguan %20 igoera izatea kooperatibak eta horretarako ari dela lanean. “Ziur nago kooperatibismoa indartuta aterako dela krisi honetatik. Ez dira garai errazak, ez sozialki, ez osasunaren ikuspegitik, eta ez ekonomikoki ere, baina egun dugunaren moduko egoeretan, balio eta printzipio kooperatiboek inoiz baino protagonismoa handiagoa hartzen dute”, azpimarratu du. Gainera, EKGKtik gogorarazten dute nola lankidetzaren eta elkartasunaren mekanismoei esker, oraingo krisian kooperatibetan egon diren ABEEak beste eredu sozietario batzuetan erregistratutakoak baino gutxiago izan direla.

Konfekoopetik, erakundeko presidente Rosa Lavinek esaten du: “Kooperatibak paregabeko enpresa eredu direla, non printzipio eta balio kooperatiboek, nortasun bereizgarri izateaz gain, lehiarako palanka diren, eta gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituta egotearen adierazgarri”.

CICOPAtik, berriz, bere presidente Iñigo Albizurik adierazten du kooperatiba industrialak berrikuntzarako laborategi handiak direla, eta bertan COVID-19ari edo aurka klima-aldaketari aurre egiteko irtenbideak aurki daitezkeela “gizarte-konpromisoaren abangoardian daudelako”. Ahotsa altxatzera, aldaketarako eragile global bihurtzera eta nazioartean laguntzera gonbidatzen ditu. “Enpresa eta pertsona gisa dugun portaerari buruzko hausnarketa sakona behar dugu gure planetaren norabidea zuzentzeko”, dio.

Bideoak

Euskal kooperatibek koronabirusaren krisia nola bizi izan dute ezagutzeko eta balio kooperatiboek mundu aldakor eta ezin aurreikusizko batean duten garrantzia bistaratzeko eta azpimarratzeko, EKGK-k ahotsa eman die erakunde, Unibertsitate eta Antolakunde Kooperatiboen ordezkariei eta Euskal Kooperatibei beraiei ere. Beste gai batzuetan, azpimarratzen da autokudeaketa gakoa izan dela krisiak gutxien kaltetu dituen enpresak kooperatibak izateko. “Enpresa kooperatiboetan, bazkideak gara kudeaketaren gaineko erabakiak hartzen ditugunok, modu demokratikoan eta parte hartzailean, eta elkarren arteko laguntzaren eta elkartasunaren balioetan oinarrituta, arazoak hobeto konpondu ahal izateko. Gure izaera honi esker, interkooperazioan eta elkartasunaren balioak oinarri baititukrisitik irten eta leku hobean egongo gara”

Era berean, bizitzen ari garen krisiak edozein eratako enpresa astintzen duela onartzen bada ere, “beste enpresa batzuekin dagoen desberdintasuna da ohiko enpresa batean jabegoak bere interesak lehenesten dituela langileen interesen aurrean. Kooperatibek beste logika bat dute, pertsonak erdigunean daude. Elkarrizketatutako adituen ustez, kooperatibismoa indartuta aterako da krisi honetatik, “eta hiritarrek exiitzen duten palanketako bat bihurtuko da”. Esteka hauetan ikusi ditzakezu bideoak:

·       Egitura kooperatiboak eta administrazioa – Kooperatibismoaren aitortza: https://www.youtube.com/watch?v=_ekj1waBCWw

·       Unibertsitateak – Kooperatibismoa enpresa eredu iraunkor gisa onartzea: https://www.youtube.com/watch?v=HWBI_RYdyjg

Munduko biztanleen %12 baino gehiako kooperatibista da

Gaur egun, munduko biztanleen %12 baino gehiago kooperatibista da dauden 3 milioi kooperatibetako batean, mundu osoan enplegatuta dauden biztanleen %10ari enplegua ematen baitiote. Nazioarteko Eguna dela eta, Nazioarteko Kooperatiben Aliantzako presidente Ariel Guarcok bidalitako mezuan azpimarratzen du oso litekeena dela aurrerantzean ordena globala beste era batekoa izatea.

Ariel Guarcok gogora ekartzen du garatzeko beste bide batzuk daudela erakusten diguten milaka esperientzia daudela, eta garapen iraunkorra ez dela utopia bat. “Demokrazian, elkartasunean eta justizia sozialean oinarrituta egunero ekonomia eraikitzen dugunok badakigu posible dela inklusio soziala eginda eta ingurumena zainduta garapena sortzea. Lider global askok dute bisio hori bera. Horregatik, iragartzen dut “aro global berri bat eraikitzen jakingo dugulahelmuga komun bat balio eta printzipio kooperatiboekin”, esan du bukatzeko.

2020ko Kooperatibismoaren Nazioarteko Egunaren leloa

Kooperatibak eta klimaren aldeko ekintza” da 2020ko Kooperatibismoaren Nazioarteko Egunerako ACIk aukeratu duen leloa. Helburua da Garapen Iraunkorreko 13. Helburua lantzen hastea eta babestea, klimaren aldeko ekintzari buruzko helburua baita, eta kooperatibek klima aldaketari aurre egiteko egiten dutena nabarmentzea. Horretarako #Coops4ClimateAction hastaga atera dute.

CSCE-EKGKri buruz: https://www.csce-ekgk.coop/es/: Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua 1983ko urtarrilaren 28an eratu zen formalki, eta kooperatibismoaren sustapena eta zabalkundea bermatzeko eta euskal administrazio publikoak Kooperatiben alorrean aholkatzeko topalekua da. Euskadin dauden kooperatiba guztietarako ematen ditu zerbitzuak.

Konfekoopi buruz: https://www.konfekoop.coop/: Euskadiko 1.000 kooperatiba baino gehiago ordezkatzen dituen erakundea:Lan Elkartua, Irakaskuntza, Nekazaritza eta Elikadura, Kontsumoa eta Kreditua.Denen artean 56.000 pertsona baino gehiago dituzte enplegatuta eta 1.000.000 bat bazkide baino gehiago dira.

CICOPAri buruz: https://www.cicopa.coop/es/: 1947az geroztik Nazioarteko Kooperatiben Aliantzaren (ACI) antolakunde sektorial bat da. Eskubide osoko kideak ditu hainbat sektoretako kooperatiba ekoizleak: Eraikuntza, industri ekoizpena, interes orokorreko zerbitzuak, garraioa, zerbitzu intelektualak, artisautza, besteak beste. esandako sektoreetan kooperatibak sustatzen dituzten laguntzako erakundeak dira erakundearekin elkarutako kideak

ACIri buruz: https://www.ica.coop/es: Gaur egun, Nazioarteko Kooperatiben Aliantza munduan dauden gobernuz kanpoko erakunde handienetako bat da, ordezkatzen duen pertsona kopuruari begiratuta: munduan dauden 3 milioi kooperatibetako 1000 milioi kide baino gehiago. 109 herrialdetako 312 erakunde baino gehiago elkartzen ditu, eta horien artean Euskal Mugimendu Kooperatiboa.