Prentsa oharra

COLEGIO DE ENFERMERIA DE GIPUZKOA JORNADAS SALUD ESCOLAR

Erizaintzaren Elkargo Erakundeak eta elkarte ugarik eskatu diete Osasun Ministerioari eta Osasun Sailei

  • Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak gogorarazi du ezinbestekoa dela haur guztiek, batez ere zaurgarrienek, hau da, gaixotasun kronikoa dutenek, ikastetxean erizaintza zerbitzua eduki ahal izatea.
  • Azpimarratu dutenez, Lehen Arretako erizainak “ez du ematen, gure iritziz, ikastetxearen egunerokoan eman behar den estaldura”.
  • COEGIk eskola eremuan Osasun Zaintzeari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen, azaroan. Sartu irakasle, erizain, guraso eta paziente elkarteen iritziak dituen bideo laburpenean: https://www.youtube.com/watch?v=w1ZbHvYNSpY&feature=youtu.be 

Erizaintzaren Elkargo Erakundea, elkarte ugarirekin batera, mugimendu bat gidatzen ari da, Osasun Ministerioari eta Erkidego Autonomoei eskatzeko datorren ikasturtean ikastetxeetan eskolako erizaina ezartzeko. “Normaltasun berrian oso figura garrantzitsua da“, azpimarratzen dute.

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak bat egin du eskaerarekin, COEGI aspaldi egiten ari den erreibindikazio bat izanik, eta horrela helarazi die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari zein Hezkuntza Sailari. Eskolako erizainaren figuraren garrantzia gogorarazten dute, hainbat alderditan: gaixotasun kronikoen jarraipena eta kontrola; urgentzia kasuetako asistentzia; edo heziketa sanitarioa (irakasleei, ikasleei, langileei, etab.). Alderdi horiei gehitzen zaie orain pandemia egoeran duten funtsezko eginkizuna, baita prebentzioaren garrantzia ere, koronabirusaren transmisioa galarazteko.

COEGIko lehendakari Pilar Lekuonak azaldu du eskolako erizainaren eskaeraren oinarrian daudela “Pediatriako eta Lehen Arretako erizainek helarazten dizkiguten kezkak, baita patologia kronikoak izanik arreta pertsonalizatuagoa behar duten haurren gurasoenak ere. Horiez gain, elkarteen kezkak daude baita ere, hezkuntza komunitateari eta elkarteei beraiei gero eta gehiago ari zaielako egozten arazo sanitarioen aurreko erantzukizuna, berez ez dagokienean”.

Datorren ikasturtea hasteko data jakinik ez dagoelarik, hezkuntza komunitatea prestatzen hasi behar da segurtasunik handiena bermatzeko, ez soilik ikasleei, baizik eta baita ere irakasle, senide eta ikastetxeetako gainerako langileei”. Summa Aldapeta da Gipuzkoan eskola erizainaren figura barneratuta duen ikastetxe bakarra, eta urtean, batez beste, 4.000 kontsulta hartzen ditu, 2.000 ikasle dituen ikastetxean..

Eskolako Erizaina ezartzeko jarrera

Figura hori ezartzeko posizionamenduaren dokumentua eransten da, Osasun Ministerioari eta Erkidego Autonomoei eskatzeko datorren ikasturtean eskolako erizaina jartzeko.

Dokumentua hauek sinatu dute:

Erizaintzako Kontseilu Orokorra, Diabetesaren Espainiako Federazioa (FEDE), Pazienteen Plataforma (POP), Eskola Erizaintzaren Elkarte Nazionala eta Nazioartekoa (AMECE), Erizaintza eta Eskola Osasunaren Espainiako Elkarte Zientifikoa (ACEESE), Associació Catalana D’infermeria I Salut Escolar (ACISE), Escuela Superior d’Infermeria del Mar (ESIMar) eta Prebentzio eta Zainketa Komunitarioen Ikerketarako Elkartea (PRECUICOM), eta Zainketen Berrikuntzarako PAIDI Taldea.