Prentsa oharra

Ba Gerak “DtiendaSS” erosketa Kluba jarri du martxan, Donostiako dendak eta establezimenduak sustatzeko eta bereizteko gunea.

Erosketa-kluba abian jarri da. Klubaren helburua eskaintza komertziala
donostiarrarengana modu arin, gaurkotu eta irisgarrian hurbiltzea da, bezeroaren arreta bereganatzeko eta Donostiako saltokian erosteko erraztasunak emateko.

Erosketa Klub hau Ba Gerako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-enpresa guztiek osatzen dute, eta abantaila esklusibo batzuk eskainiko dituzte Klubera atxikitzen diren bezeroentzat.

Garatutako lehen ekintzen artean “DtiendaSS” merkaturatzea dugu .
“DtiendaSS” on line erosketa-katalogoa da, eta Donostiako saltoki eta
establezimenduetako produktu nabarmenenak eta bereizgarrienak biltzen eta sustatzen ditu.

Donostiako merkataritza-eskaintza herritarren eta kontsumitzaileen artean zabaltzeko eta sustatzeko asmoz antolatutako ekimena da.

On-line erostea gero eta ohikoagoa den honetan, “DtiendaSS” bidez, klik bakar batekin, Donostiako denda eta establezimenduen eskaintzara hurbil gaitezke. “DtiendaSS” hainbat ataletan egituratzen da: estetika eta osasuna, moda, etxea eta oparia, elikadura eta delikatesen, eskulanak, informatika, ostalaritza. Horrela, hirian dagoen merkataritza-eskaintzaren eduki askotarikoa eta adierazgarria eskaintzen da, eta, aldi berean, Donostiako ostalaritzako eta zerbitzuetako sektore eta enpresei ikusgarritasuna ematen zaie.

Ba Gerak bezala, “DtiendaSS” k ere hirian dauden establezimenduen eskaintza jasotzen du, edozein auzotan daudela ere, betiere Donostiako udal-mugartean badaude.

“DtiendaSS”, katalogo digitalaren formatuan, hilero argitaratuko da, eta Ba Gera Elkartearen webgunearen eta haren sare sozialen bidez zabalduko da, bai eta parte hartzen duten establezimenduen webgunearen bidez ere.
Katalogoak merkatari bakoitzak egindako produktuen aukeraketa bat eskainiko du, hainbat irizpideren arabera: gehien eskatzen direnak izatea, establezimendu horretan esklusiboki saltzen direnak, edo establezimendu horretako produktu bereizgarriak. Bonoak ere eskainiko dira, promozio esklusiboak, …

Nolanahi ere, establezimendu bakoitzak zehazten du zer irizpideren arabera hautatu duen produktu hori.

Erosketa Klubari atxikitako bezeroak automatikoki jaso ahal izango du katalogoa, eta eskainitako abantailez gozatu ahal izango du, nahi duen guztietan.

DtiendaSS Erosketa Klubari nahi duten establezimenduak atxiki ahal izango zaizkio. Horretarako, Ba Gera elkartearekin harremanetan jarri beharko dute info@bagera.eu/692595431 edo http://www.bagera.eu helbidean.
Era berean, “DtiendaSS” erosketa Klubeko kide izan nahi duten kontsumitzaileek alta eman dezakete whatapps bat bidaliz 692595431 telefonora “ALTA” hitzekin.