Prentsa oharra

Kaiarriba-Donostiarra Arraun Elkarteak gaurko prentsaurrekoan izenaren eta arroparen babes akordioen berri eman du, baita kirol arlokoak ez diren udako hainbat jardueraren berri ere. Klubeko ordezkariekin batera, babesleen izenean honako ordezkariak izan dira: Grupo Amenabar-eko Ane Sarrionandia , Lacturale-ko Juanma Garro , ADDI Consulting-eko Alaine Rekejo , BIEME Arquitectura-ko Mikel Arrillaga, Apalategui Kirolak-eko Iñigo Apalategui; hauekin guztiekin batera, anfitrioi izan dugun San Martin Merkatuko ordezkari Itziar Garcia eta Nerea Ortueta ere izan
dira.

Lehenik eta behin, klubeko presidente Alberto Lopez Blancok esker ona adierazi die babesle eta klubari laguntza ematen dieten guztiei. Bereziki txalogarritzat jo du babesleek egungo egoera gordinean klubareriko duten konpromezua.

Ondoren, Grupo Amenabarren babesa zabaltzeko akordioaren berri eman du. Akordio horri jarraiki, gizonezko bi traineruetan babeslearen izena txertatuko da: DONOSTIARRA – AMENABAR. Klubari babesa ematen 6. denboraldia du honakoa eta aipagarria da, babesari eutsi ez ezik, garai zail hauetan areagotu egin izana.

Taldeen izenarekin jarraiki, emakumezkoen traineruak DONOSTIARRA – LACTURALE izena hartuko duela ere jakinarazi da, tokian tokiko produktu honekin dugun lotura nabarmenduta. Bat gatoz zero kilometro filosofiaren baitan abeltzain eta ekoizleen ahaleginarekin lorturiko jansagarritasun eta kalitatez balore hauekin. Zer beste toki horrelako mezua adierazteko tokian tokiko produktuak saltzen dituen San Martin Merkatua baino.
Babesleen informazioa amaitzeko, ADDI Consultores-ek emakumezkoen kirola sustatzeko asmoz, emakumeen traineruko arropa babestuko du eta BIEME Arkitektura-k denboraldi honetan 3 taldeen kirol arropan ere presentzia izango du.

Babesleak aurkeztu ondoren, presidenteak uda honetarako hainbat ekimen
jakinarazi ditu:


1.- Apalategui Kirolak-ekin akordioa sinatu da, euren dendetan klubeko arropa erosi ahal izateko, zehazki gaurtik bertatik hasita Zurriola Pasealekuko euren dendan kamisetak, zapiak, txapelak, poloak, eta laster, klubaren ikurdun maskara edo musukoak.

2.- Donostiar guztion banderak auzo guztietara iristea nahi dugunez, tripulazioek eskuratutako banderak udan zehar hainbat tokitan izango dira ikusgai. Aurreko astebukaeran lorturiko biak, adibidez, astebukaera honetan Ciudad de San Sebastián Katamaranean izango dira ikusgai, txangoa egiten dutenen bistan. CaixaBank ikurrina Caixaren 4 auzotako egoitza banatan izango da txandaka, aste bakoitzean batean. Petronor ikurra, aldiz, Apalateguin hasiko da eta abuztuan jakinaraziko diren beste hainbat komertziotan ere erakutsiko dugu. Azkenik, abuztu amaiera aldera, San Martin merkatuan eta beste gune batzuetan bi garaikurrak elkartuko dira. Kokapen gehiagotara iritsi ahal izateko bandera gehiago eskuratzeko
irrikaz gaude!

3.- Bazkide kanpaina irekia dugu; izan ere, urtez urte gehiago izanda ere, ahalik eta donostiar gehien batu nahi dizkiogu euren traineruari. Horregatik, tokiz toki ibiliko gara hirian eta toki egonkor izango dira Apalateguiren dendak bazkide egin ahal izateko. Urteko 50 euroan klubaren kamiseta eta bazkide txartela emango dira.

4.- Hurrengo egunetan klubaren bazkide eta jarraitzaileei zuzenduriko ekimena abiaraziko da, Grupo La Navarra, Alzola Ura eta Lacturalerekin elkar hartuta. Aipatu ekoizleen produktu sortak salduko dira eta euren irabazia klubarentzat izango da.

Horrek izugarrizko laguntza ekarrio dio klubari, 3 babesleen eta geure bazkide eta jarraitzaileen eskutik, etxean kontsumitu ohi ditugun produktuak babesle zein klubaren mesedetan erosita.