Prentsa oharra

HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEAk Donostiako Udalari demanda berria sartzera behartuta ikusi du bere burua Belartza Goiko epaia ez betetzeagatik. 2019ko ekainaren 10ean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 219/2019 epaitza ebatzi zuen, non Donostiako Udala kondenatua atera zen Mercadonako indusketako partzela jatorri zuten 120.000m3 ko harri betelana udal lizentzia ilegal baten bitartez babestu izanagatik, Belartza Goiko paraje naturala betelana aurreko egoerara bueltatzeko betebeharra tinkatuz.

Epaitzak inungo zalantzik ez du uzten HARITZALDE elkarteak salatutako gertakarien inguruan eta Valeriano Urrutikoetxea S.A. empresa lan klandestinoen arduradun eta Udala, lizentzia ilegalaren arduradun ezartzen ditu. Ebazpenak bi hilabetetako epea ezarri zuen zonaldea lizentzia ilegalaren aurreko egoerara bueltatzeko.

Urtebete beranduago, beharrez betebeharreko epai hori ez da gauzatu.
Aitzakirik gabe Belartza Goiko betelana erretiratzeko eta zonaldea ingurumen aldetik lehengoratzeko ez beteriko judizialki izendatutako epe honen ez-betetzea, ez du zerikusirik Donostiako Udalak eta VUSAk bere artean enpresak lizentzia ilegalaren edukia bete ez izanagatik duten lehian.

Hilabeteetan zehar udala aukerako isunen bidalketan babestu da epai
judiziala betearazi gabe eta epeen ez beharrezko luzapena lagaz.

Legearen ez betearazpen bidegabe honek, berriro ere tamaina txikiko elkarte batek bere baliabideak auzitegira jotzeko agortu ditzan behartzen du lehen irabazi duen hori betearazteko.

Aurreko ekainean Donstiako Udalbatza politikoki betearzapen subsdioari ekiteko prozeduraren alde agertu zen. Tresna honekin udalak betelan ilegala erretirazteko beharra betetzen ez duen VUSA enpresa arau-hauslea ordezkatuko luke, gastuak enpresari leporatuz edo terrenuak enbargatuz.

Hilabete bat beranduago Donostiako udalak ez du ekintza bakar bat ere aurrera eraman administratiboki zentzu honetan, beraz, jestu politikoaz aparte, errealitateak berriro udalaren kompromezu eza agerian uzten du ebazpen judiziala betearazteko.

Arrazoi honegatik HARITZALDEk betearazpen demanda aurkeztu du Donostiako udalaren aurrean, Administrazioarekiko Auzi-Prozesuko Bigarrengo Salan.

Polemika honen erdian, ekainaren 22 ean Estatuko 173. Boletin Ofizialean “Estudio Informativo Complementario de la nueva red ferroviaria en el País Vasco del tramo Astigarraga-Lezo” delakoa argitaratu zen, non Belartza Goiko kasua burrukatzen dirauten bizilagun eta natura aldeko elkarteen sorpresarako, Belartza Goikoa AHTko Astigarraga eta Lezo arteko zatian sortuko diren materialen neurri baten zabortegia izateko proposatzen da, konkretuki 103.476 m3 material jasotzeko.

Belartza Goian AHTko zabortegi bat ezartzeko proposamen bakana, EAEAN-ko epaiari gor egiten dio isurpen ilegala erretiratu eta lekua lehengoratu behar dea esaten badu ere.

Pisuzko argudio honen gainetik, HARITZALDEK eta gutxenez 8 elkarte gehiagok aurkezturiko alegazioak, proposamen hori hiriko HAPOa betetzen ez duela defendatzen dute, non espreski inungo materialen sarrera debekatzen da gune horretan. Are eta gehiago, lekuan europa mailan babestua dagoen hábitat-a dago eta babesa jaso duen baso azalera zabala.
Belartza Goia AHTko zabortegi bat izateko proposamena gainetik obra horretan eratuko diren 5 milioi m3 koak jasotzeko oso gaitasun txikia du eta obren kokapenen distzantzia dela medio, ez beharrezki gasrestituko luke kostua .

Inplikaturiko kolektiboek Donostiako Udalak administrazioek duten audientzian gauza bera egin dezan espero dute eta alegatutakoarekin bat, beharrez, EAEANko epaitza eta Haritzaldek sartu berri duen betearazpen demanden konplimenduan, betearazpen subsidiarioari berehala ekin diezaion espero dute.

Bizilagun eta naturzale elkarteak auzitegietara jotzeko beharra izateaz penatzen dira, 219/2019 epaian tinkatu den interes publikoa babestuz, zonaldea bere aurreko egoera naturalela bueltatu dadin Udalaren gelditasunagatik.