Prentsa oharra

● Aranetak nabarmendu du pandemiak erakutsi duela
etxebizitza duina izatea funtsezkoa dela pertsona guztien
osasuna bermatzeko, “etxeak izan dira orain arte covidaren
aurkako gure txerto bakarra. Egin dezagun denontzat
eskuragarri”.


Elkarrekin Donostiak (Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU eta Equo
Berdeak alderdiek osatutako koalizioa) gaur eguerdian aurkeztu ditu
2021erako ordenantza fiskalen proposamen nagusiak. Aitzole
Araneta udal taldeko bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi
duenez, koalizioaren proposamenek Udal Gobernuak aurreikusitako
diru-sarrerak konpentsatuko lituzkete, “Baina zerga karga modu
justuagoan eta orekatuagoan banatuz”.

Aranetak azaldu duenez, hilabeteetako pandemiaren ostean,
ezinbestekoa da politikak aldatzea eta “donostiarrak zaintzen
ahalegintzea”.

Zentzu horretan, Elkarrekin Donostiako bozeramaileak ohartarazi
duenez, Udal Gobernuaren proposamenen atal batzuetan “aldaketak
antzematen dira”, baina koalizio aurrerakoiarentzat “ez dira nahikoak
kasu batzuetan, eta beste batzuetan, berriz, gure ustez beharrezkoa
denaren aurka doaz”.

Hala, Aranetak etxebizitza hutsen gaineko OHZren % 150ko igoeran
jarri du arreta, “covid-ak zerbait argi utzi badu, pertsona guztien
osasuna bermatzeko etxebizitza bat izatearen garrantzia da. Gaur
egun, kezka dago txertoa mundu osora iritsiko ote den, eta adierazi
behar dugu etxeak izan direla orain arte pandemiaren aurkako gure
txerto eraginkor bakarra, denontzat eskuragarri egin dezagun “.

Gainera, Aranetak esan du etxebizitza hutsen kopurua berriro
kalkulatu behar dela. Eusko Jaurlaritzak 6 mila inguru zeudela eta
Udalak 4 mila adierazi zuten, baina iaz 800i baino ez zitzaien ezarri
OHZ. “Igoera aplikatuz gero, 240 mila euro gehiago inguru bilduko
lirateke, eta milioi bat gehiago ere izan litezke, errealitatera hobeto
egokitzen den parke bat izanez gero”.

Bestalde, Elkarrekin Donostia Batzar Nagusietako Elkarrekin
Podemos taldearekin koordinatutako proposamen arauemaile bat
aztertzen ari da, milioi bat euro baino gehiagoko balioa duten
jabetzak zergapetzeko.

Taldearen proposamenen beste oinarrietako bat Saneamendu eta
Zabor tasak izoztea da, Gobernuak % 3 igotzea proposatzen baitu.
Aranetak gogorarazi duenez, Saneamendua % 10,5 igo da azken 5
urteetan, eta zaborren tasa % 23 igo da joan den legegintzaldian, eta
% 4,5 iaz. “Tasen igoera horiek berdin eragiten diete familiei,
diru-sarreren maila edozein dela ere. Beraz, kontuan hartuta
saneamenduak eta zaborren bilketak lotura zuzena dutela
higienearekin eta osasunarekin, eta, hain zuzen ere, krisi sanitario
baten ondorioz krisi ekonomikoan sartzen ari garela, ez zaigu egokia
iruditzen oinarrizkotzat jo diren baliabideen gainean bidezko karga
egitea “.

Azkenik, Aranetak Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren % 3ko
igoera proposatu du, kontutan izanda milio bat euro arte fakturatzen
duten empresei ez zaiela zerga hau kobratuko, eta kopuru hori baino
gehiago fakturatzen duten enpresek ordinaduko dutela zerga hau..
Izan ere, “Bizi dugun egoera honetan gehien daukatenak dira eta
gehien lagundu dezaketenak egoera hori gainditzeko gehien
laguntzea dagokienak”.