Prentsa oharra

Irailaren 19tik 21era bitartean ‘online’ egingo da Foroa, eta herrialde hauetako hemezortzi proiektu hartuko ditu: Argentina, Costa Rica, Espainia, Frantzia, Hungaria, Kolonbia, Mexiko, Paraguai eta Uruguai

Bederatzi herrialdetako hemezortzi proiektu hautatu dituzte Europa-Latinoamerika IX. Koprodukzio Fororako (guztira 235 proiektu inskribatu ziren Foroan). Donostia Zinemaldiaren 68. edizioaren esparruan egin ohi den jarduera hori irailaren 19tik 21era bitartean egingo da. Aurten Foroa online izango da esklusiboki eta industriarenakreditazioa duten profesionalei irekita egongo da.

Foroaren edizio berri honen hautaketak proposamen original eta ausartak eta konbentzionalagoak diren ikuspegiak uztartzen ditu, immigrazioaren, sexu-nortasunaren, familia-harremanen, desberdintasuna gaitzestearen eta abarren inguruan. Fikziotik edo begirada dokumental baten bidez, genero-ikuspegian oinarrituta edo kontakizun fantastikoa baliatuta gerturatzen dira 2020ko hautaketako lanak errealitatera, eta gaur egungo gizartearen egoeraren isla argia eta egokia osatzen dute.

Hemezortzi proiektuetako hamar egileen lehen edo bigarren filmak izango dira. Hala, Theo Montoya (Anhell69) eta Camila Beltrán (El día de mi bestia) zuzendarien begirada berriak izango ditugu; Cannesko eta Locarnoko zinemaldien 2020ko hautaketen parte izan ziren, hurrenez hurren, egile horien film labur berriak. Juan Sebastián Quebradak –hori ere kolonbiarra– (El otro hijo) bere lehen filma aurkeztuko digu, Franco Lolli ekoizlearen eskutik. Asko espero dira, halaber, film hauek: film laburren alorrean ezaguna den Eduardo Esquivel (La eterna adolescente) mexikarraren lehen film luzea; Albertina Carriren ohiko ekoizle izan den Diego Schipaniren (Tres) bigarren errealizazio-lana; eta Antonella Sudasassi costarricarrak (Memorias de un cuerpo que ardeEl despertar de las hormigas –Berlinaleko Forum Sailean hautatua– filmaren ostean sortutako lan berria.

Donostia Zinemaldira itzuliko dira, euren bigarren filmen proiektuekin, beren lehen lanak Zinema Eraikitzen edo Koprodukzio Foroan gauzatu zituzten zenbait zinemagile: Los Tiburones filmaren zuzendari Lucia Garibaldi (La última reina), zeinak Zinema Eraikitzeneko Industria Saria irabazi zuen eta Sundancen ere saritua izan zen; Alexandra Latishev (DelirioMedea filmaren zuzendaria; eta Mateo Bendesky (La fiebre), zeinak Berlinaleko Panorama Sailean parte hartu baitzuen Los miembros de la familia (Limbo, Koprodukzio Foroan) lanarekin; eta Nele Wohlatz (Noche americana), alemaniarra, zeina saritua izan zen Locarnon bere lehen lanarekin (El futuro perfecto), eta Ikusmira Berriaken parte hartu zuen 2018an.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren edizio berri honek, bestalde, hasiera-hasieratik Donostia Zinemaldiaren babesa izan duten ibilbide ezaguneko zinemagileen proiektu berriak ezagutzeko ere balioko du: Celina Murga (El olor del pasto recién cortado) Zinema Eraikitzen lehiaketan egon zen Una semana solos filmarekin, Koprodukzio Foroan Irenerekin eta Horizontes Latinos Sailean Ana y los otros eta La tercera orilla filmekin, zeina Berlingo Zinemaldian estreinatu baitzen; Benjamín Naishtatek (Pobres PibesHistoria del Miedo –Berlingo Zinemaldian ere estreinatua– aurkeztu zuen Zinema Eraikitzen ekimenean eta Horizontes Latinos Sailean, eta Rojorekin Sail Ofizialean lehiatu zen (Zuzendari onenaren eta Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta Argazki onenaren epaimahaiaren saria); azkenik, Martín Rejtmanek (El repartidor está en camino) Made in Spain Sailean parte hartu zuen Silvia Prietorekin, Horizontes Latinos Sailean Los guantes mágicos eta Dos disparos filmekin, eta Zabaltegi-Tabakaleran Shaktirekin, 2019an Nesteko epaimahaikide izateaz gain.

Honako hauen proiektu berriak ere egongo dira Foroan: György Pálfi hungariarra (Hen), Taxidermia eta Final Cut filmen zuzendaria (bi filmak Cannesko Zinemaldian aurkeztu ziren), Hukkle filmarekin epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen New Directors Sailean; eta Marcelo Martinessi paraguaitarra (¿Quién mató a Narciso?), zeinaren opera prima –Las Herederas– Horizontes Latinos Sailean hautatu zen eta Sebastiane Saria irabazi zuen, Berlinalean Alfred Bauer Saria eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu eta gero.

Mexikon bizi deno Paula Markovitch (Ángeles) gidoilari eta zuzendaria Argentinara –bere jaioterrira– itzuliko da bere proiektu berriarekin. ECAMen prestatutako Peruko zinemagile Daniel Vidal Tocheren (La anatomía de los caballos) espainiar ekoizpenak eta Rotterdamen La Fortaleza lanarekin saritua izan den Jorge Thielen Armand venezuelarraren (La proximidad) proiektu frantsesak osatzen dute Europa-Latinoamerika IX. Koprodukzio Foroa.

2019an 1.000 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten Koprodukzio Foroan. 2012an sortu zenetik, Foroak 130 proiektu hautatu ditu; horietatik 68 estreinatu dira jada, 6 aurreprodukzio- edo postprodukzio-fasean daude gaur egun eta 39 nazioarteko zinemaldietan hautatu dituzte, hala nola Cannesen, Berlinen, Venezian, Sundancen, Locarnon edo Donostian.