Prentsa oharra

Guillermo Murgiak, Gipuzkoako Emakumezkoen Champions Leagueko azken faseko UEFAko zuzendari mediko ofizial gisa, Policlinica Gipuzkoaren instalazioak bisitatu zituen atzo. Policlinica izango da gure lurraldeko txapelketak irauten duen egunetan gerta daitekeen edozein osasun-arazori erantzungo dion zentro medikoa.

Lehen lau taldeak gaur gure lurraldera iristea espero da, eta abuztuaren 31ra arte egongo dira Gipuzkoako hiriburuan, txapelketa antolatzaileek diotenez.

Policlinica Gipuzkoak 200 futbolari baino gehiagori emango die estaldura, baita taldeetako langileei, UEFAko langileei eta arbitroei ere.

Guztira, 400 pertsonatik gorari eskainiko zaizkie zerbitzu medikuak gure instalazioetan.