Prentsa oharra

Martutenen, Barkaiztegi bidean, Lanbide Heziketako Institutu zaharraren sarreran, legez kanpo utzitako honako hondakin pilo hau dago:

Hondakinak hor uzten dituena, gaizki, oso gaizki, jakina. Batez ere kontuan hartuta Arizmendiko hondakindegia handik gertu dagoela. Baina Udalak, “garbitasunarekin” zerikusia omen duten beste kontu batzuetan hain zorrotz jokatzen duenak, ezin du bere erantzukizuna saihestu. Batez ere hondakinen berri eman genionetik sei hilabete igaro direla kontuan izanik.