Prentsa oharra

  • Gipuzkoako sendagaiak banatzeko zentro berria, Eskuzaitzeta industrialdean dagoena, 2022an jarriko da martxan, urtebete baino gehiagoko lanen ondoren.
  • Gipuzkoako Farmazialari Banatzailearen (GFB) helburua da biltegi berria erreferentea izatea, ez bakarrik Euskadin, baita Europan ere.

Gaur goizean, Fernando Echeveste, Gipuzkoako Farmazialarien Banatzaileko (GFB) presidenteak eta Eneko Goia, Donostiako alkateak, GFB egoitza berria hartuko duten Zubietako lurren salmenta sinatu dute.

Jesus Maria Sanza notarioak izan da sinaduraren fede eman duena eta, hor bertan, Juan Piera, GFBko gerenteak eta Marga Idarreta, zuzendariordeak, egon dira.

GFAren sendagaiak banatzeko zentro berria, Eskuzaitzeta industrialdean dagoena, 2022an jarriko da martxan, urtebete baino gehiagoko lanen ondoren, 17.000 metro koadroko lurzati batean.

GFB Innova 2022 planaren barruan dago abian jartzea. “Biltegi berriak, gure zerbitzuaren kalitatea hobetzeko aukera emango digu, akatsak murrizteko, logistika hobetzeko eta gure biltegi guztien egungo produktibitatea % 40 handitzeko, azken belaunaldiko robot ultramoderno baten instalazioari esker”, azaldu du Fernando Echeveste Gipuzkoako GFB-ko presidenteak.

Gipuzkoako Farmazialari Banatzailearen helburua, bere biltegi berria erreferentea izatea da, ez bakarrik Euskadin, baita Europan ere, autofinantzatuta, 20 milioi euroko inbertsioarekin eta “Euskal farmaziei zerbitzurik onena eskaintzeko”.