Prentsa oharra

  • Bihotza Birgaitzeko eta Arnasketa Zerbitzuak gaur egun duen kokalekuan jarraituko du, Gipuzkoako Poliklinikan.

Gaur irekiko ditu instalazio berriak Quirónsalud Donostia Eguneko Ospitalean, Errehabilitazio eta Fisioterapia Zerbitzuak. Horrela, taldearen jarduera guztia Gipuzkoan zentralizatzen du, bihotz-birgaitzekoa izan ezik.

Aldaketa horren bidez, pribatutasun handiagoa lortu nahi da pazienteen tratamendurako, egonaldi erosoagoak eta hobeto hornituak ere, Errehabilitazio eta Fisioterapia Zerbitzu honen inguruko jarduera guztia egiteko.

Ebakuntza kirurgiko batetik edo hezurretako, neurologiako edo muskuluetako lesio batetik errehabilitazio-tratamendu eraginkor bat garatzeko giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak dituen zerbitzua.

Zerbitzu berri horrek instalazio moderno, zabal eta oso argitsuak jarri ditu, pazienteen arreta hobetzen jarraitzeko fisioterapia traumatologikoan eta kirol-fisioterapian. Garrantzi handia eman zaio tratamenduetarako pribatutasun eta segurtasun handiena duten pazienteen harrera zaintzeari.

Halaber, zerbitzu berrian arnasketa-teknikak eta teknika miofaxalak egiten jarraituko da, bai eta ariketa terapeutikoa eta denboramandibularreko artikulazioaren fisioterapia (ATM) ere, tratamendu horietan espezializatutako zerbitzu bakanetako bat izanik.

Quirónsaludi buruz

Quirónsalud ospitale-taldea liderra da Espainian, eta bere enpresa nagusiarekin, Fresenius-Heliusekin batera, baita Europan ere. Guztira 40.000 profesional baino gehiago ditu, 125 osasun-zentrotan baino gehiagotan; horien artean 50 ospitale daude, eta 7.000 ospitale-ohe eskaintzen dituzte gutxi gorabehera. Teknologia aurreratuena du, eta espezializazio eta nazioarteko entzute handiko profesional talde bikaina. Besteak beste, zentro hauek ditu Quirónsaludek: Hospital Universitario Fundación Jiménez Díaz, Centro Médico Teknon, Ruber Internacional, Hospital Universitario Quirónsalud Madrid, Hospital Quirónsalud Barcelona, Hospital Universitario Dexeus, Policlínica Gipuzkoa, Hospital Universitari General de Catalunya, Hospital Quirónsalud Sagrado Corazón, etab.

Taldea irakaskuntza eta ikerketa mediko-zientifikoa sustatzeko lanean aritzen da: bere ospitaletatik zortzi unibertsitate-ospitaleak dira, eta Ikerketa Sanitarioko FJD Institutua hartzen du barnean; hau da, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkaritzak ziurtatutako ikerketa-zentro pribatu bakarra.

Era berean, bere asistentzia-zerbitzua zeharkako unitate eta sareetan antolatuta dago. Hori horrela, zentroetan metatutako esperientzia optimizatu daiteke, eta ikerketaren emaitzak klinikaren arloan aplikatu. Egun, Quirónsalud 1.600 ikerketa-proiektu baino gehiago ari da garatzen Espainia osoan, eta taldeko zentro askok puntako lana egiten dute alor horretan, hainbat espezialitatetan aitzindari izanik: besteak beste, onkologia, kardiologia, endokrinologia, ginekologia eta neurologian.