Prentsa oharra

Araneta: “Osasun, ekonomia eta gizarte krisi garai hauetan
inoiz baino beharrezkoagoa da akordioak lortzeko gai
izatea”

Ordenantza fiskalak jendaurrean aurkeztu eta ogasun batzordea
bildu ondoren, Elkarrekin Donostia prest agertu da Udal
Gobernuarekin bere proposamenak negoziatzeko. Aitzole Araneta
bozeramailearen hitzetan, “osasun, ekonomia eta gizarte krisi garai
hauetan inoiz baino beharrezkoagoa da akordioak lortzeko gai
izatea”.

Bere garaian iragarri zuten bezala, Podemos Euskadik, Ezker
Anitza-IUk eta Equo Berdeakek osatutako koalizioaren ekimenek
“zerga-karga modu bidezkoagoan eta orekatuagoan banatzea”
bilatzen dute. Ildo horretan, koalizio aurrerakoiak uste du posible
dela akordioak adostea, etxebizitza turistikoen lizentzien tasak
igotzeko eta hirigintzako lizentzien tasak igotzeko, obra txikienak
izan ezik.

Halaber, posible ikusten dute familia ugariei OHZ murriztea eta
egoiliarren aparkalekuen bereizgarriak izoztea DSBE edo Gizarte
Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzen dituztenentzat.
Elkarrekin Donostiak deitoratu egin du udal gobernuak etxebizitza
hutsen gaineko OHZren errekargua %150era igotzea edo
saneamendu eta hondakin tasak izoztea aurreikusi ez izana.

Koalizioak uste du bi ekimen horiek donostiarrak zaintzeko
ahaleginak egiten lagunduko luketela, etxebizitza eta
osasungarritasun zerbitzuak ezinbestekoak izan direlako
pandemiaren aurkako borrokan.

Honela, Aranetak espero du “datozen asteetan akordioetara iristea,
salbuespenezko egoera honetan alderdi politiko ezberdinek gai izan
beharko baikenuke Donostiako herritarrei mesede egingo dieten
politikak adosteko. Arduratsuena dela uste dugu “.