Prentsa oharra

Sail guztietako film guztien ordutegiak irailaren 9an, asteazkena, kontsultatu ahal izango dira, Zinemaldiaren webgunean eta App-an

Aurten ezingo da egin Donostia Zinemaldia aurreko urteetan egin den baldintza beretan. COVID-19 pandemiak neurriak hartzera behartu gaitu, gune seguru bat sortzeko, eta esperientzia zinematografiko ahalik eta atseginena izateko. Hori dela eta, mugak izan arren, esfortzu berezia egingo dugu gure jarduera guztiak jarrai ditzazuen webgunearen, App-aren eta gure sare sozialen bidez, ez dezazuen ezer ere galdu. 

Informazio guztia eta emankizunak webgunean

Webgune ofizialean, zuen eskura jartzen ditugu filmeen eta sailen inguruko informazio guztia, xehetasun guztiekin.Bihartik aurrera eskuragarri egongo da programazio eguneratua; aurten, gainera, aukera egongo da bakoitzak bere gogoko zerrenda osatu eta lagunekin partekatu ahal izateko. Saio guztietarako sarrerak, berriz, irailaren 13tik aurrera jarriko ditugu salgai. Horrez gain, gure egunerokotasunaren berri emango dizuegu: zuzeneko emankizunak, bideoak, argazki-galeriak, Zinemaldia egunkaria eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak.

Gogoan izan gure telebistaren bitartez (TV) zuzenean ikus ditzakezuela prentsaurrekoak, inaugurazio- eta klausura-galak, eta Donostia Saria gala; beste edukiez ere gozatu dezakezue, nahieranphotocall-ak, alfonbra gorriak, filmetako lantaldeei egindako elkarrizketak, gonbidatuen etorrerak, elkarrizketak, aurkezpenak, zinemagintzako profesionalen klase magitralak, eguneko laburpenak, sailetan parte hartzen duten film guztien trailerrak eta edizio honetako lan bereziak. Kontsultatu gure agendak, gure eguneroko edukien eskaintza ezagutzeko. 

Webgunean gainera, jarraituko dugu Zinemaldiko telebistaren 24 orduko seinalea eskaintzen, nahi duzuenean konektatu ahal izateko, eta emanaldi, bideo eta jarraipenezko saio guztiez gozatu ahal izateko.

Jarrai iezaguzu sare-sozialetan

Beti bezala, oso aktibo ibiliko gara sare-sozialetan; eta, haien bidez, bereziki hurbilduko zaituztegu aurten bisitatuko gaituzten izarretara, gure jarraitzaileekin zinezale topaketetan parte hartuko dutenak, hain zuzen. Ez galdu gure inolako jarduerarik eta eduki esklusiborik. Gogoratu hemen topatuko gaituzuela: TwitterFacebookInstagram eta Youtube.

Beti bezala, zuzeneko emankizunak jarraitu ahal izango dituzue Facebook eta Twitterren bidez, eta handik jakinarazpenen berri ere emango dizuegu, eta berritasunak, bideoak, argazkiak eta eguneko informazio nabarmenena aurreratuko dizuegu. Instagramen, oihartzun hori zabalduko dugu, eta Zinemaldiaren aurpegi ausart eta informalena eskainiko dizuegu. Horrela, gehiago izango dira zuzenekoak, storie-ak, argazkiak, bideoak eta adierazpenak, eta erakutsiko dizkizuegu gure gonbidatuen momentu dibertigarrienak eta berezienak. Gustura partekatuko ditugu zuen elkarrizketak, aipamenak eta iruzkinak, hortaz, ez ahaztu zuen iruzkinetan gure traola ofiziala erabiltzea, #68SSIFF, inolako elkarrizketarik gal ez dezagun.

Beste hainbat sorpresa datozen egunotan kontatuko dizkizuegu, eta zuen gustukoak izatea espero dugu; beraz, ahaztu gabe, jarrai iezaguzu eta partekatu #68SSIFF traolan.

Zure Zinemaldia erosotasun handiagoarekin antolatu ahal izateko, eta jarraitu Zinemaldiaren aktualitate guztia mugikorretik.

Izan ere, bertan dituzu Zinemaldiko albisteak eta gaurkotasun osoa, minututik minutura: eguneko bideoak (photocallak, prentsaurrekoak, galak…), azken orduko albisteen eta filmetako lantaldeen etorreraren berri ematen duten argazki-galeriak, trailerrak eta promozio-klipak, programazioa eta edizio honetako film guztiei buruzko informazio osoa eta xehea (sinopsiak, biografiak, fitxa artistikoa eta teknikoa, irudiak, sariak, aretoak eta ordutegiak).

Gogoratu, ikusi nahi dituzun filmen ordutegiak egokitzen lagunduko dizun programazioa planifikatzeko tresna daukazula. Programazioan gogokoenak markatu, eta timeline pertsonalizatu batean agertuko zaizkizu. Gainera, aplikazioak alerta-sistema bat ere izango du. Horri esker, aukeratu dituzun saioak baino lehen abisu bat jasoko duzu.

Aplikazioan sare sozialetan partekatzeko aukera ere izango duzu, zure gustuak zabaltzea errazagoa izan dadin.