Prentsa oharra

© 2020 Mediaproducción S.L.U., Gravier Productions, Inc. eta Wildside S.R.L. – Quim Vives-en argazkia

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko zinegotzigoaren- Donostia Sustapenaren eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren mende dagoen Gipuzkoako lurralde osoko filmaketei zerbitzua eskaintzen dien baterako bulegoa, lurraldearen garapenerako agentzien laguntzarekin lankidetzarekin Donostian filmatu zen Woody Allenen ‘Rifkin’s Festival’ film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioa. Datorren irailaren 18an estreinatuko da filma, Sail Ofizialean, baina lehiaketaz kanpo. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en lankidetza
izan duen beste ikus-entzunezko lan bat, Pablo Agüero zuzendari argentinarraren ‘Akelarre’ filma, berriz, Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da. Horiez gainera, Aitor Gabilondoren ‘Patria’ telesailaren proiekzio berezia eskainiko da Sail Ofizialean. Telesaila HBOn
estreinatuko da Zinemaldiaren amaieraren biharamunean. Bestalde, Imanol Rayoren ‘Hil Kanpaiak’ filmak Zuzendari Berriak sailean hartuko du parte, eta Euskal Zinemaren Irizar sarirako hautagaia izango da.

Harkaitz Millan Kultura diputatuak esan du “Gipuzkoa erakargarri izaten jarraituko duela filmak eta serieak filmatzeko, nahiz eta Covid-19ren pandemiak geldialdia eragin. Woody Allenen filma Donostia hiriari eta Zinemaldiaren omenaldia bat da, eta ziur nago zinemagile gehiago erakarriko dituela gure lurraldera. Sektorea suspertzea da helburu nagusietako bat. Gipuzkoa kostaldea eta barrualdea, natur, kultur eta industria-ondarea, edertasun handiko hiri-espazioak eta, are garrantzitsuagoa, giza kapital oso kualifikatua konbinatzen dituen
zinema-platoa da, ‘Patria’ edo ‘Akelarre’ bezalako edozein proiekturen beharren mailan egoteko”.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Enrique Ramosek, aipatu zuenaren arabera, “Covid19-k eragindako egoeraz gain, urte oso ona da San Sebastian Gipuzkoa Film Commission-entzat eta kolaboratu duen filmekin Zinemaldian parte hartzeko. Luxu bat da Woody Allenen ‘Rifkin’s Festival’ bertan estreinatzea eta sariketa irekitzea lehiaketatik kanpoko Sail
Ofizialean. Aipatu pelikula Donostian filmatu zen eta argumentua Zinemaldian oinarritzen da; beraz, horren hedapenak hiriarentzako beharrezko sustapena eragin dezake. ‘Patria’ filmaren aurrerapen bat ere ikusi ahal izango da, Fernando Arambururen eleberrian oinarritutako telesaila; Gipuzkoako hainbat lekutan filmatu zen eta ikusmin handia sortu du.

Azkenik, ‘Akelarre’ dago, Sail Ofizialean lehiatzen du eta gure bulegoarekin elkarlanean filmatutako ikus-entzunezko lanen bilduma paregabea osatzen du”. Datorren irailaren 18an, Woody Allen zuzendari iparramerikarraren azken filma estreinatuko da: ‘Rifkin’s Festival’. Donostian eta Gipuzkoako zenbait herritan filmatu zen, 2019ko uztailak 10 eta abuztuak 20 artean, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en lankidetzarekin, eta The Mediapro Studio, Gravier Productions eta Wildside-k ekoitzi dute. Beraz, egun horretan ikusi ahal izango dugu nola agertzen diren zinemagileak filmerako aukeratutako lekuak: Boulevarda, Kontxako hondartzara, Bilbo plaza eta Kursaala. Gipuzkoako beste herri batzuetan ere izan ziren beste eszena batzuk filmatzen; besteak beste, Pasaian, Hondarribian eta Zumaiako Itzurun hondartzan. Horrez gainera, Donostiako Zinemaldian
gertatzen da filmaren trama. Woody Allen-ek, XX. mendeko zuzendari onenetako batek, Donostian filmatzean, jauzi kualitatibo bat eman da Donostian orain arte egin diren filmaketen ikuspegitik, horri esker berretsi ahal izan baita Gipuzkoa eta Donostia espazio egokiak direla goi mailako filmak egiteko.

‘Patria’ telesailak Donostiako Zinemaldiko 68. edizioan izango duen proiekzio berezirako, Zinemaldiko ekitaldirik azpimarragarrienetakoa izango da, zalantzarik gabe, Fernando Arambururen eleberriaren arrakastari erreparatuz gero. Pagoeta Media-k eta SSGIFilmCommission-ek telesailerako kokapenak bilatzen lagundu zuten, eta telesaila filmatu zen Gipuzkoako zenbait udalerrirekin bitartekaritza lanetan aritu ziren. Besteak beste, Soraluzen, Elgoibarren eta Donostian filmatu zen ‘Patria’ telesaila.

Pablo Agüero zuzendari argentinarraren ‘Akelarre’ filma Lamiak Films eta Kowalski Films ekoiztetxe gipuzkoarren eta La Fidèle ekoiztetxe frantziarraren arteko koprodukzioa da, eta Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da. Maiatzaren 6an Lagako hondartzan hasi zituzten filmatze-lanak, Debako Sakoneta hondartzan filmatutako ere, eta Euskadi, Nafarroa eta Frantziako zeinbat lekutatik pasatu ondoren, Zarauzko portuan amaitu zuten. Zilarrezko Maskorra jasotzeko aukera izateaz gain, Euskal Zinemaren Irizar sarietarako hautagaia izango da filma.

Horiez gainera, SSGipuzkoa Film Commission-en lankidetza izan duten beste ikusentzunezko lan batzuk ere ikusi ahal izango dira Zinemaldian:

  • ‘Hil Kanpaiak’, joan den udazkenean Gipuzkoan filmatua. Abra Prod-ek ekoitzitako filma da, hiru Goya dituen talde baten eskutik: Jabier Aguirre (argazki zuzendaria), Saioa Lara (jantziak) eta Eneko Sagardoy aktorea (hiruak gipuzkoarrak). Aktoreen artean daude, halaber, Itziar Ituño eta Yon Gonzalez. Besteak beste, Donostian, Hondarribian, Zumaian, Orion eta Hernanin filmatu zen.
  • Irailaren 22an Victoria Eugenia Antzokian egingo den Euskal Zinemaren Galan, ‘Bizimina’ aurkeztuko da, Migueltxo Molinak (Iruñea, 1978), Pablo Iraburuk (Iruñea, 1969) eta Jon Mayak (Errenteria, 1977) zuzendutako film laburra. Dokumentala eta dantza nahasten dituen lan hau ezin hobea da, pandemia garaiotan, ikuslearen gogoa suspertzeko. SSGipuzkoa Film Commission-ek filmaren errealizazioan hartu du parte.

SSGipuzkoa Film Commission-ek honako zerbitzu hauek eskaini ditu aipaturiko ikusentzunezko lanetan:


• Filmaketaren antolaketarako logistika lanetan laguntzea.
• Kokapenak bilatzen laguntzea.
• Baimenak izapidetzen laguntzea.
• Aurreprodukzio lanetarako laguntza.
• Hainbat erakunde eta entitaterekin egin beharreko bitartekaritza.
• Tokiko ikus-entzunezko enpresekin harremanetan jartzea.

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Gipuzkoan egiten diren filmatze-lanetarako zerbitzua eskaintzen duen bulegoa da. Donostiako Ekonomiaren Sustapenerako udalarloaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren mende dago eta Gipuzkoako garapen-agentzien laguntza jasotzen du, eta Donostia eta Gipuzkoako lurraldea estatuko eta nazioarteko ikus-entzunezko industrian sustatzea du erronka nagusi, tokiko
ikus-entzunezko sektorea eta sektore digitala sustatzeko eta garatzeko helburuarekin. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek sare bat sortu du Gipuzkoako lurraldean tokiko garapen-agentziekin, eta, horren bidez, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie Gipuzkoa zinema, telebista eta publizitate lanetarako agertoki gisa aukeratzen duten ekoiztetxeei.