Prentsa oharra

Haizea Garayk ekimen sorta bat eramango du Gune
Publikoen, Obren eta Hiri Zerbitzuen Batzordera

Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk eta Equo Berdeakek osatutako
koalizioak, besteak beste, interpelazio sorta bat aurkeztuko du
irailaren 14ko batzordeetan birziklatzera bideratutako hondakinen
politika baten falta salatzeko.

Horrela, Garayk zalantzan jarriko du Udal Gobernua Martuteneko
zabortegi ilegalagatik. Zinegotziak gogoraraziko du kasu hau beste
leku batzuetan gertatu dela, esaterako, Uliako urmaeletan. Garayren
ustez, horrek guztiak agerian uzten du Udalak ez dituela
kontrolatzen berdeguneak, eta horregatik galdetuko dio Gobernuari
ea hirian legez kanpoko isurketak saihesteko ingurumenaren zaintza
indartzeko neurriak hartzeko asmorik duten.

Bestalde, Elkarrekin Donostiak interpelazioa egingo dio Ekologia eta
Osasun Publikoko zinegotzi ordezkariari, Bretxa inguruan dauden
janari lasterreko establezimenduek sortutako zaborragatik, ez
baitute hondakinak bereizten. Kontuan hartuta hiriko birziklatze
datuak ez direla % 40ra iristen helburua % 80koa denean, koalizio
aurrerakoiak uste du udal gobernuak zerbait egin behar duela.

Era berean, Garayk galdetuko du zergatik ordezkatu diren poltsa
konpostagarriak kalitate txarreko batzuengatik. Poltsa berriak erraz
apurtzen dira eta hondar organikoak birziklatzea zailtzen dute.
Garayk galdetuko du ea aldaketa hori kostuak merkatzearen ondorio
den.

Elkarrekin Donostiaren ustez, udal-gobernuak hondakinen
kudeaketa ekologikoan inplikaziorik ez izatea auzoetan ere ikusten
da; izan ere, edukiontzien birkokapena zaildu du auzotarrek
hondakinak modu eraginkorrean bereiztea, dela hondarrak
botatzeko lekuak urrundu dizkietelako, dela edukiontzi berriak non
aurkitu ez dakitelako. Ondorioz, zaborra bide publikoan pilatzen da,
eta, berriz ere, nahastu egiten da. Edukiontziak jartzeko plan
berriaren helburua hondakinen kudeaketa egokia bermatzea denez,
edukiontziak hiriko hainbat auzotan birkokatu ondoren, Garayk
galdetuko du ea azterketarik egin den bilketaren ehunekoak handitu
diren ala ez jakiteko.

Azkenik, koalizio aurrerakoiaren ordezkariek iragarri dute
erraustegiaren aurkako mugimenduak igandean 11: 00etan Alderdi
ederretik antolatu duen giza katean izango direla, eta herritarrei
parte hartzeko deia egin diete.