Prentsa oharra

KAIA BIZIRIK plataformak deituta, dozenaka lagun bildu ziren atzo, abuztuak 10, Kaian, bainua, arrantza, haurren jolasa eta abar aldarrikatzeko. Kaian (torlojua, arrapala…) eta Nautikoan.

Gaur egun arte bizirik heldu diren baina Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak uda honetan inolako azalpenik eman gabe debekatu dituzten
jarduera eta erabilerak.

Duela hilabete, plataformak premiazko bilera bat eskatu zion Eusko
Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari, konponbide egokia bermatzeko. Oraingoz ez da erantzunik izan.

Eta 1.500 sinadura inguru bildu dira bilera horren alde. Nahi genuke Covid aitzakia ez izatea herritarrek espazio horiek batera erabiltzeko duten eskubidea eragozteko.