Prentsa oharra

Kaiarriba Donostiarra arraunketa-kluba Kontxako Banderan lehaiatuko da igandean garaile izateko aukera askorekin, eta, aldi berean, IMQren eskuetan jarri ditu arraunalarien eta talde teknikoko kideen osasuna hirugarren denboradiz jarraian.

Kaiarriba Donostiarra taldeko presidente Alberto Lopezek eta IMQ-ko negozio-garapen eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernandez de Larreak –IMQren Gipuzkoako arduradun Susana Calvorekin batera– akordioa sinatu ostean, dagokion segmentuan Euskadiko liderra den konpainia klubaren aseguratzaile mediko ofizial egin duen lankidetza berritu izana ofizialdu zen.

IMQ-k euskal gizartean errotuta dauden hainbat kirol- eta kultura-jarduera babesteko egiten dituen ekimenen barruan kokatzen da hitzarmen hori, EAEn kirolarekiko duen konpromiso sozial ugariaren barruan, hain zuzen.

Eta Kaiarriba Donostiarra taldearen aldetik Luis Fernandez de Larreak azpimarratu duen bezala: “talde-lanaren filosofia, helburu bera lortzeko elkarrekin arraun egitea eta helburuak erdiesteko bizi-aztura osasungarriak izatea, ezin hobeto egokitzen da bi erakundeen ikuspegiarekin eta gauzak egiteko moduarekin; beraz, IMQrentzat plazer handia da Donostiarra trainerura igotzea eta ahal den neurrian taldekideak zaintzea eta horiei laguntzea, portura ondo irits daitezen eta beren helburuak lor ditzaten”.

Alberto Lopezek, bestetik, hau adierazi du: “Donostiarra traineruan argi daukagu gure kirolariekin ditugun lehentasunak prestakuntza, lana eta osasuna direla. Gure arraunlariek oso modu positiboan baloratzen dute IMQrekiko hitzarmen hori. Elkarrekin daramagun urteetan garrantzitsua izan bada, azken urte honetan funtsezko bihurtu da, bizi izaten ari garen egoera dela eta. Denboraldi berriari begira, lehenengo berritzea IMQrekin izatea, osasun-arloko lasaitasuna gure traineruen lanean islatzen da lehen
egunetik. IMQ eta bere zerbitzuak ezagutzera animatzen dugu jendea, ziur beren balio handia egiaztatuko dutela eta ez direla damutuko, guri egunero gertatzen zaigun bezala. Eskerrik asko. Aupa Donostiarra. Aupa IMQ”.

Prestakuntza fisikorako eta entrenamendurako planaren barruan, Donostiarrako arraunlariek goi mailako lehiaketako kirol-azterketa gainditu zuten otsailean, IMQ Zurriola zentro mediko kirurgikoko Kirol Medikuntzako Unitatearen instalazioetan, Rafael Cecchi kirol-medikuntzan espezialista doktorearen begiradapean, zeinak egiaztatu baitzuen Kontxako lehen egunean arraunlariek erakutsi duten sasoi ona.