Prentsa oharra

Ongintzazko Galaren aforoaren erdia Covid-19aren aurkako borrokaren lehen lerroan dauden kolektiboentzat gordeko da

Gainerako sarrerak 25 eurotan salduko dira, eta ekoizleek 10.000 eurorainoko diru-bilketa osatuko dute, DYA Gipuzkoara bideratuko dena.

Ekoizleek eta Donostia Zinemaldiak El verano que vivimos filmaren ongintzako emanaldia eskainiko dute hilaren 20an Victoria Eugenia Antzokian. Carlos Sedes da drama erromantiko honen zuzendaria, eta Blanca Suárez, Javier Rey eta Pablo Molinero ditu protagonista. Besteak beste, Carlos Cuevasek, Guiomar Puertak eta María Pedrazak osatzen dute aktore-multzoa. Filmean, gainera, Alejandro Sanz musikagileak zinemarako konposatu duen lehen jatorrizko kanta dago entzungai. Talde artistikoak eta Alejandro Sanzek berak aurkeztuko dute filma Donostian.

Ongintzazko Gala honen aforoaren erdia Covid-19aren aurkako borrokaren lehen lerroan dauden kolektiboentzat izango da, eta gainerako sarrerak 25 euroren truke salduko dira. Ekoizleek 10.000 eurora arteko diru-bilketa osatuko dute, eta irabazi asmorik gabeko DYA Gipuzkoa elkartera bideratuko da.

El verano que vivimos filmak 1950eko hamarkadaren amaieran Jerezko mahastietan gertatzen den maitasun istorio bat kontatzen du.