Prentsa oharra

Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko enpresei Covid-19k eragindako krisi garaia gainditzen laguntzeko tresnak eskaintzeko helburuarekin.

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, online bidezko prestakuntza programa jarri du abian hiriko enpresa eta pertsona ekintzaileentzat. Programa horrek eduki garrantzitsuak eta komunikatzaile prestigiodunak ditu, enpresa ehunak baldintzarik onenetan aurre egin diezaion Covid-19ren eraginez sorturiko egoerari, ehun hori egokitzeko,
eraldatzeko eta lehiakorragoa izateko helburuarekin. Eskemaren oinarria da webinarrak eskaintzea, hiriko sektore ekonomikoentzat funtsezkoak diren gaien inguruan. Kasurik gehienetan, webinar horiekin batera aholkularitza aditua egongo da, enpresa bakoitzari egokitua.

Ekonomia Sustapenerako zinegotziak, Enrique Ramosek, adierazi duenez, “programa honek hiriko ehun ekonomikoarekin hartu genuen konpromisoari erantzuna ematen dio, berrikuntza bilatuz eta haren aldeko apustua eginez, aurrera egin ahal izateko eta oso konplexua den
ingurune batera egokitzeko. Era berean, lehendik ere Donostia Sustapenaren berrikuntza estrategiaren zati diren proiektu berritzaileei babesa ematen ere jarraitu nahi dugu, hainbat programaren bidez, esaterako, Innplanta, Talentu Berritzailea, EKin+, etab. Helburu hauek
betetzeko, online bidezko prestakuntzaren egutegi bat diseinatu dugu, eta prestakuntza horrek edukiak eskainiko dizkie Donostiako sektore ekonomiko esanguratsu guztiei”.

Online bidezko prestakuntza planak zenbait funtsezko gai sakontzen ditu:
• Negozio eredua.
• Aldaketa estrategikoa eta zerbitzu eta produktu berriak diseinatzea.
• Digitalizatzea eta Teknologia sartzea.
• Antolaketa arloko aldaketa eta giza baliabideen gaitasunak garatzea.

Edukien eskaintza zeharkakoa da enpresentzat funtsezkoak diren alderdiei dagokienez, eta, era berean, sektore izaera duten saioak ere baditu, Donostiako ekonomiarentzat funtsezkoak diren sektoreen berariazko erronkekin lotuak; sektore horiek dira merkataritza eta ostalaritza,
edo hainbat klusterren bidez garaturikoak: surfa, nekazaritza eta elikaduraren sektorea, Smart edo moda. Ziklo honetan Acelera Pyme programaren bidez enpresa proiektuak finantzatzera bideratutako saioak sartzen dira, edo horiek arautzen zituen araudia baliogabetu ondoren Estatu Batuetan egoitza duten zerbitzu teknologikoen hornidura
erabiltzean sortutako arazoak.

Saio irekiek 45 eta 75 minutu bitartean iraungo dute. Donostian egoitza soziala duten enpresa partaideek aholkularitza pertsonalizatu osagarria eskatu ahal izango dute saioen ondoren. Aholkularitza hori bi ordu artekoa izango da. Helburua da zerbitzu aurreratua eskaintzea irizpide horiek betetzen dituen enpresa edo enpresa proiektu bakoitzaren beharrei eta erronkei dagokienez.

Zerbitzua online eskaintzen da, Donostia Sustapenaren web-aren bidez, eta enpresa edo pertsona interesdunek soilik egin behar dutena da parte hartu nahi duten ekitaldiak aukeratu eta inprimaki bat bete. Online prestakuntza-programa hau PREKren, Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana, beste tresna bat da, Covid-19k eragindako krisiari aurre egiteko abian jarria.