Prentsa oharra

Tous Gala Victoria Eugenia antzokian ospatuko da hilaren 25ean, ostiralarekin.

Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko da irailaren 25ean, ostiralarekin, Amanda Sans Pantling-ek zuzendutako Oso dokumentala (Frágiles eta Songs of Redemption ere zuzendu ditu). Donostia Zinemaldiaren 68. edizio honetan egitekoa den Tous Galak bitxigintza-enpresaren mendeurrenarekin bat egiten du, 1920. urtean ekin baitzion bere bideari.

Familia-enpresa bat da mendea bete berri duen marka horren sorburua eta, gaur egun, laugarren belaunaldiak ekin dio lanari enpresaren barruan. 1920ko hamarkadan sortu zen Tous, orduan hasi baitzen erlojugile-lanetan Salvador Tous Blavi, enpresaren egungo zuzendarien aitona. Handik gutxira Manresara joan zen (Bartzelona) eta bere establezimendu propioa ireki zuen bertan. 1960ko hamarkadan, haren semea sartu zen negozioan, gerora bere emazte izango zen Rosa Oriolekin batera. Bikoteak eta haren lau alabek goitik behera eraldatuko zuten negozioa, eta mundu guztira zabaldu.

Filmean ahotsa ematen zaio prozesu horretako giltzarrietako bat den Rosa Orioli. Emakume hark eskema guztiak hautsi zituen bitxigintzaren mundura hizkera berri bat eramanez, ikuspegi demokratizatzaile batekin. Lehen aldiz ipini zituen emakumeen interesak bere sorkuntzen bihotzean, bizimodu moderno eta ahaldunduago bati egokitutako diseinu batekin.

Amanda Sans izan da OSO dokumentalaren zuzendaria, eta Globomedia (The Mediapro Studio) taldeak produzitu du UM Studiosentzat. Sansek eskarmentu handia du generoan, eta haren lana ezinbestekoa izan da TOUSen historiaren sakontasuna pantailara eramateko orduan, familiako eta enpresako harremanak bikain jasota. Horretarako, zinemagileak Salvador Tous eta Rosa Oriol elkarrizketatu ditu, bai eta senar-emazteen lau alabak ere, Rosa, Alba, Laura eta Marta Tous, enpresaren egungo zuzendariak. 

Markaren arrakastaren gakoak aztertzeko eta mende bateko historia honetan enpresak izan dituen oztopoak ulertzeko, modaren, diseinuaren, kazetaritzaren eta artearen munduko hogei bat pertsona ezagun ere agertzen dira filmean, hala nola Toni Segarra publizista, Javier Mariscal, Oscar Guayabero eta Fernando Gutiérrez diseinatzaileak; Mariángel Alcázar, Susana Martínez Vidal eta Jordi Corominas kazetariak eta Emma Roberts, Paula Echevarría eta Eugenia Martínez de Irujo markaren enbaxadore eta kolaboratzaileak.

Tous etxeak, munduko egoera konplexua ikusita, 2020an mendeurrena ospatzeko egitekoak ziren ekitaldiak atzeratzea erabaki zuen. Orain, urtearen azken lauhileko honetan, ekimen enblematikoenetako batzuei berriz ekitea erabaki dute, komunitatearekin eta bezeroekin 100 urte betetzearen poza partekatzeko, mende horretan gainditu behar izandako maila guztietako erronkak gorabehera. 

Dokumentalaren fitxa teknikoa:

Sortzailea: UM StudiosProdukzioa: UM Studios/ The Mediapro Studio / Produktore exekutiboak: Alfonso García-Valenzuela/ Maya Maidagan Zuzendaria eta gidoilaria: Amanda Sans Pantling /DOP: Diego Dussuel / Muntaketa: Juliana Montañés / Musika: Jens Neumaier, Maik Maier / Soinua: Agost Alustiza.

TOUSi buruz

Bitxigintzaren negozioan aritu da TOUS etxea 1920tik eta, mende bat bete duen enpresa bat izanik, 700 denda baino gehiago dauzka 50 herrialdetan baino gehiagotan. TOUSek legatuan, konpromisoan eta sormenean oinarritutako kultura korporatiboa sustatzen du lanean dituen 4.000tik gora profesionalen eskutik. Horrela, mundu guztian bitxigintza eta erlojugintzako etika enpresarialaren eta hornidura-kate jasangarriaren estandarrak ezartzen dituen Responsible Jewellery Council (RJC) elkartearen kidea da, auditoria bat gainditu ondoren. Prozesu horretan frogatu zen TOUSek alor guztietan jasangarritasunaren alde egiten duen apustua.

TOUSen misioa da ilusioa pizten duen marka bat izatea, bezeroek maite duten marka bat, beren bizitzako une garrantzitsuetan ondoan dutena, haren osagarri eta bitxiekin. Luxuzko bitxiak prezio eskuragarrietan eskaintzen dituen marka desiratu eta arrakastatsuena izan nahi du, bezeroei, kolaboratzaileei eta gizarte osoari balioa emateko konpromisoarekin.