Prentsa oharra

Uste dugu aukera bat dela Amara eta Morlans auzoentzat eta nola ez hiri osoarentzat topoaren trenbideak lurperatu ondoren sortuko den espacio berria.


Gaur egun Easo-Errondo eremuan daudentrenbideak eta tren-geltokiak hartzen duen espazioaren batura 21.000 metro karratu baino gehiago dira. Horietan zer egin behar denari buruz, herritarrek iritzia eman nahi dugu, eta Donostiako Udalarekin batera erabaki.

Horregatik ez dugu ulertzen nola:

• Donostiako Udalak, oraindik ez du partaidetza-prozesurik hasi auzo/hiri eragileekin eta herritarrekin.

• ETS eta Eusko Jaurlaritzak egin zituzten informazio-iragarkiak eta publizitate-kanpainak, inguruan eraikiko dena esaten zituztenak, urbanizazioa Donostiako Udalaren eskumena denean.

Segur aski, Donostiak ez du urte askoan 21.000 metro karratu baino gehiagoko lursail liberaturik aurkituko hiriaren erdigunean, eta, beraz, beste behin ere partaidetza-prozesu bat hasteko eskatzen diogu Donostiako Udalari.

@BatEaso