Prentsa oharra

Epaimahaikideak:

  • Francy Fabritz (Alemania)
  • Tomás Paula Marques (Portugal)
  • Viktor van der Valk (Islandia)

Epaimahaiak erabaki du:

 ORONA – NEST SARIA10.000 eurokoa. Fikziozko bezain egiazko botere-jokoen sakontasuna iradokitzeko gauza den narrazio adoretsu baina intimoagatik.
CATDOGFilm laburraASHMITA GUHA (INDIA)Film & Television Institute of India (FTII) (India)Bi neba-arreba gazte asmatutako mundu fantasiatsu batean bizi dira, amaren begietatik ezkutatuta dagoena. Amak azkenean ikusten duenean, lur jotzeko arriskuan egongo da mundu hori. Haurrek bi aukera dituzte: amore ematea edo, aitzitik, gogor egitea.
AIPAMEN BEREZIAOrdenari eta egiturari men egiteko giza borondaterik ezaren erretratu satirikoa egiteagatik.
THE SPEECHFilm laburraHAOHAO YAN (AEB)American Film Institute (AEB)2003ko maiatza, Pekin, Txina: OMEk bultzatuta, Txinako gobernuak iragarriko du ASALen agerraldia benetakoa zela. Hiria itxi egingo dute. Ikasle gehienak etxera bidaliko dituzte. Barnetegi pribatu batean konfinatuta daudela, zortzi urteko hiru neskatok munduari zentzua aurkitzeko modu bat aurkitu beharko dute.