Prentsa oharra

Pandemiaren aurrean bereziki sentikorrak diren sektoreak
defendatu nahi ditu koalizioak.

Elkarrekin Donostiak hezkuntza, lan, ingurumen edo garbiketa
gaietan eta bide publikoaren mantentze-lanetan kontrol-mozio sorta
bat aurkeztu du gaur Donostiako Udalaren Osoko Bilkuran,
pandemiaren ondorioak gehien jasaten ari diren sektoreak
babesteko neurriak har ditzan Udal Gobernuari eskatzeko.

Hala, atzo iragarri zuten bezala, hezkuntza arloan Podemos Euskadik,
Ezker Anitza-IUk eta Equo Berdeakek osatutako koalizioko
ordezkariek ikasgeletara modu seguruan itzultzea bermatzeko
eskatu diote Gobernuari, ikastetxeekin eta hezkuntza
komunitatearekin adostutako ekimen batzuk aurrera eramanez.

Lanari dagokionez, Elkarrekin Donostiak Gobernuari eskatu dio,
batetik, Riderren lan eta osasun baldintzak bete ditzala, eta, bestetik,
udal-langileen telelana bermatzeko beharrak har ditzala.

Bestalde, ezkerreko koalizioak salatu du EAJren eta PSEren
gobernuak Martutenen legez kanpoko zabortegi bat izan duela
gutxienez sei hilabetez, inolako babesik gabe, material
arriskutsuarekin. Horregatik, Udal Gobernuak ingurumenaren
zaintza indartu behar duela azpimarratu dute Elkarrekin taldeko
ordezkariek. Era berean, parkeen eta lorategien garbiketa eta, oro
har, auzoen espazio publikoa alde batera ez uzteko eskatu dute.

Azkenik, Elkarrekin Donostiak etxegabetasunari irtenbidea bilatzeko
mozioa aurkeztu du; gai hori, Infernua hustu ondoren eta pandemia
garaian, “premiazkoa da ahulenentzat baldintza duinak bermatzeko”.