Prentsa oharra

Gaur jakin izan dugu Hirigintzako Zinegotzia den Nekane Arzallusek, Belartza
Goikoan ilegalki isuritako lurren kaporaketa gauzatzeko betearazpen subsidiariorako
agindua eman zuela irailaren 11an, Valeriano Urrutikoetxea S.L.U. enpresari zegokion
lana eta ardura hartuz.
Berri ona da, ezbairik gabe, gezurra badirudi ere, Udalak epai bat betetzea, baina,
zoritxarrez, beste behin itzal hadiz inguratuta dator. Izan ere, inkoherentzia osoz,
DONOSTIAKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 2. EPAITEGIAN betearazpen
espedientearen atzera-botatzea eta Euskadiko Auzitegi Nagusiko 2019ko ekainaren
10ko epaitza betetzat eman dadin erregua sartu baitu Udalak. Hau da,
espedientearen artxiboa eskatu zaio epaitegiari, eta hortaz, HARITZALDEREN
demandaren ezkeroztik Udala kondenatuta agertatu zen epaitza betetzat hartzea
ofizialki erregutu da! Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 219/2019 epaitzak
Donostiako Udala kondenatu zuen Belartza Goikoan legez kanpoko 120.000 m3–ko harri
isurketa baimen ilegal batez babesteagatik. Aldi berean, harri guztien beharrezko
kanporaketa agintzen zuen, lekua bere egoera naturalera bueltatzeko beharra ebatziz.
Oraindik harriak han daude , beraz, epaia ez da betetzen hasi, ezta gutxiagorik ere.
Berriki jakin da Belartza Goikoan garapen urbanistiko berri bat aurrera eramateko
tramitazioa abian jarri dela industrial eta komertzial gune mistoa eraikitzeko.
Planeamendu hau Udaletxean tramitatzen hasi da iada eta Auzitegi Nagusiak ilegala
deklaratu duen isurketa barneratzen du, paraje naturalean betelan plataformak egiteko
mendi inausketan.
Garapen urbanistiko honen sustatzaileek publikoki aitortu zuten parke komertziala
egiteko hiritarrei zuzendureiko bilera informatibo ireki batean, ilegalki isuritako 4
hektarea estaltzen dituzten materialak erretiratzeko inongo intentziorik ez zutela.
Isurketa handik kentzeko epaia tinkoa izan denetik urte luze honetan, Donostiako Udalak
erretiratze betebehar horren atzerapena erraztu du, prozedura judizialaren
betebeharrarekin zerikusirik ez duten isunak enpresari ezarriz.
Miresmen eta laguntza gehiegi Udalaren partetik Belartzan makina bat legez kanpoko
jardueren arduradun izan diren sustatzaileei, epaia betetzeko epeak luzatuz. Eta hori
bat dator empresa honen isurketa ilegalaren erabilpenarekin polígono komertzial eta
industrial berria egiteko. Hortaz, orain Udalak auzitegiari espedientea artxibatzeko
eginiko eskaerak ez du usain onik, bide beretik baitator. Esan bezala, oraindik lekutik
harri bakar bat erebez da atera. Eskaera, zertara dator bestela.
HARITZALDEn ez dugu kasualitatean sinesmenik.
Arauz kanpoko hirigintzan bada zabalduriko eragiketa, non arauak eta legeak saltatuz,
egintzak aurrera eramaten dira, atzerabuelta zaila duten jarduerak garatuz. Justiziaren
denborak eta ekitzeenak ez datoz bat eta horretaz baliatzen da propio eraturiko
injenieritza administratibo eta juridikoa. Horretarako ilegalitateari atzera emateko
koste ekonomikoa dela eta, irregulartasunari irtenbide berri bat ematen saiatzen zaio
planeamendu berri batean barneratuz. Maniobra hori erabiliz legez kanpoko garaturiko
hirigintza adibide ugari daude Espainia osoan.
Belartza Goikoan proposaturiko planeamendu berria ezin liteke Udalaren laguntza gabe
garatu. Udala, ordea, Auzitegi Nagusiaren epaia betetzeko intsumiso diren horiekin eta
makina bat bider legez kanpo aritu diren sustatzaile berberekin biltzen ari da. Hori gutxi
bada, epaiaren artxiboa eskatu du auzitegian. Hori guztia, gainera, lur horien jabeenk
edozein planeamendu aurrera eramateko eskubideak galdu dituzten ingurumarian
gertatzen ari da. Beraz, Udalak ahalmen guztia du ingurumen babesa duten lur hauek
landa lur izendatzeko eta jabetza bera kentzeko betearazpen subsidiarioaren kostea
asetzeko, jabeek ordainduko ez balute.
Ze interes daude Belartza Goikoaren itzalpean?
Haritzaldetik Nekane Arzallus zinegotziari publikoki kompromezu huen betearazpena
iragarri ditzan eskatzen diogu:

  • Azken harria atera arte eta zonaldea lehengoratu arte ez ematea epaia
    betetzetzat.
  • Auzitegian sartutako espedientea artxibatzeko erregua deusestzatzea, epaia guzitiz
    betea izan dadin arte.
  • Belartza Goikoan legez kanpo aritu izan diren sustatzaileen mesedetan ez ibiltzea
    eta gehiago ez negoziatzea.
    Donostiako Udalak planeamendua aldatu behar du industriala den eremua berriro
    landa eremu bilakatuz. Belartza Goikoa Unanue Landa Parkean barneratu behar da.