Prentsa oharra

2020ko martxoan aurkeztu genuen Donostiako Maizterren Sindikatua, komunikatu bidez. Bertan hiru lan lerro aurkeztu genituen ere: indibidualki bizi ditugun arazoak modu kolektiboan lantzeko tresna bat sortzea, bertan; babesa, aholkularitza eta ekintza kolektiboa antolatuz; bigarrenik, gure hiriaren egoera zehatza ezagutu eta tokian toki administrazio publikoen, jabe handi, ertain eta txikien jarduna fiskalizatu eta konfrontatzea; eta azkenik, beste lurraldeetan sortzen ari diren antzeko maizter eta etxebizitza sindikatuekin baterajotzeak bilatzea.
Osasun krisia dela eta sindikatuaren aurkezpen publikoa atzeratzen joan gara, bada orain sei hilabeteren ostean, hau egitea erabaki dugu, aurkezpenak orain arteko gure jardun politikoa eta oro har problematika honekiko dugun ikuskera azaltzea du helburu. Honez gain Donostian etxebizitza jorratzen duten beste eragileekin ideiak trukatzeko aukera izango dugu.
Urriaren 2an, arratsaldeko 19:00etan hasiko dugu aurkezpena Egiako Iruresoro plazan. Bartzelonako Sindicat De Llogaters izango dira hitz egiten lehenak, hauek beren ibilbidea eta onartu berri den alokairu legea azaltzera etorriko dira. Ondoren Donostiako eragileek hartuko dute hitza; Alokairu plataformak, Sareb-eko bizilagunek, Saretxe eta guk azkenik.
Larunbatean arratsaldeko 16:00etan, Sindicat de Llogaters-ek dinamizatuko duen tailer bat antolatu dugu (Egiako Teila Fabrikan). Honen helburua Maizterren Sindikatuko lan lerroak indartzea izango da. Tailerra leku itxi batean izango denez aurretik posta elektroniko bidez apuntatu beharko da, bertara, etxebizitza problematika jorratzen edo jorratzeko ideia duen oro gonbidatzen dugu.