Prentsa oharra

  • Jardunaldia Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak antolatu du (COEGI), eta datorren ostiralean egingo da, urriak 9, 9:00etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian.
  • Presentzialki ez ezik, interesdunek izena eman eta online parte hartu ahal izango dute esteka honetan: https://bit.ly/3l0uXBZ
  • Jardunaldiaren programan hainbat psikologo, erizain eta kazetarik parte hartuko dute, teknologia berriak eta hutsaren patologiak edo osasunerako interakzio digitalak aztertzeko, besteak beste (*programa eransten da)

Nola erabiltzen ditugu IKTak eta sare sozialak egunerokoan? Ondorioak, erronkak eta aukerak” izenburupean, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak jardunaldi profesional bat antolatu du, datorren ostiralerako, urriak 9, Donostiako Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU/UPV) Udako Ikastaroen esparruan. Jardunaldia zabalik egongo da interesa duten guztientzat, eta online eman ahal izango dute izena eta parte hartu, esteka honetan: https://bit.ly/3l0uXBZ

COEGItik gogorarazten dute teknologia berrien (IKT) eta sare sozialen erabilera ohitura sozial eta komunikatibo berriak sortzen ari dela etengabe. “Horien erabilera desegokiak lanketa zaila duten arrisku egoerak edo benetako arazoak eragin ditzake, adikzio bihurtzen badira. Errealitate horren aurrean, IKTek hainbat esparrutan eskaintzen dizkiguten onura guztiak daude: komunikazioan, hezkuntzan, osasunean, eta abar”, azpimarratzen dute.

Errealitate berri horren aurrean, COEGIko Gobernu Batzordeko kide Ana Atienzak azpimarratu duenez, bi jokaleku oso desberdin agertzen dira, IKTak eta sare sozialak nola erabiltzen diren. Lanaren, ezagutzaren, harremanen esparruan sortzen dituzten aukera berriez gain, harremanetan ere, gero eta gehiago, egoera arazotsuak eta patologia berriak agertzen ari dira, edozein adineko pertsonei eragin diezaiekena”, azaldu du.

Horregatik guztiagatik, COEGIk antolatutako jardunaldi profesionalean, IKTen eta sare sozialen erabilera egokiaren eta desegokiaren arteko aldeak zehaztu nahi dira, erabiltzen heztearen garrantziari buruz kontzientziatu, eta erabilera desberdinen ondorioak aztertu.

Horretarako, jardunaldian hainbat hizlarik parte hartuko dute, horien artean egonik David Ruiperez, kazetari eta idazlea eta “Mi vida por un Like” liburuaren egilea; Anton Reina, sare sozialen inguruko erreferentziazko erizaina; eta Ana Isabel Estevez, Deustuko Unibertsitateko psikologoa, eta Iñaki Garcia, Bizkaiko Erain kooperatibako psikologoa.

PROGRAMA

8:45-9:00 Erregistroa eta dokumentazioa ematea

09:00 – 09:05 Aurkezpena. Pilar Lekuona, COEGIko lehendakaria.

Ana Isabel Atienza. COEGIko Gobernu Batzordeko kidea

09:05 – 09:55 “Sare sozialak, gezurraren erakusleihotik talentuaren demokratizaziora” (IKTen eta sare sozialen erabilera arduratsuak edo desegokiak eragiten duen egoera testuinguruan jartzea)”.

David Ruiperez. Erizaintzako Kontseilu Orokorra – Kazetaria eta idazlea

09:55 – 10:00 Galderen txanda

10:15 – 11:00 Mahai ingurua: “Sarean katramilatzen gara?”“

Mari Luz Lamana. Donostia Unibertsitate Ospitalea – Erizaina. Osasun Digitaleko masterra eta Kudeaketa Sanitarioko Aditua UNEDetik (Modera).

“Osasunerako interakzio digitalak“. Anton Reina Bermudez. Murtziako Osasun Zerbitzua. Geriatriako erizain espezialista. Zahartzeari buruzko masterra eta Erizaintza Holistikoari buruzko masterra. Irakasleak. Sare Sozialetako erreferentea.

Sare sozialetan katramilatzen gaituena“. Ana Isabel Estevez Gutierrez. Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra. Portaerazko adikzioen arloko ikertzailea. Deustuko Unibertsitatea.

Teknologia berriak eta Hutsaren patologia”

Iñaki Garcia Maza. Psikologoa, gestalt psikoterapeuta, eta ERAIN S.Coop.eko koordinatzailea. ERAIN S.COOP –

11:40 – 12:10 Atsedena

13:00 – 13:45 Galderen txanda eta eztabaida

13:45 – 14:00 Laburpena.