Prentsa oharra

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofiziala izango da Gipuzkoako Elikagaien Bankuak azaroan egingo duen elikagai bilketa handiaren irudia. Irudiaren aurkezpena datorren urriaren 5ean, astelehena, egingo da, goizeko 10etan, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren egoitzan (Santesteban Maisua kalea, 2,1, Donostia).

Ekitaldian izango dira Pilar LeKuona, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko presidentea, Belen Mendez de Vigo, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidentea, Carlos Martinez, Elikagaien Bankuko presidenteordea eta Jesus Flamarique, Elikagaien Bankuko bilketen arduraduna.

Belen Mendez de Vigok azpimarratu duenez, “Harro gaude Gipuzkoako Erizaintza Elkargoaren irudia izateaz. Osasun-langileek erakutsi dute gizartearekin duten konpromisoa, denok inplikatuta gauden osasun-larrialdian, eta orain erakutsi nahi dute, halaber, dagoeneko gauden gizarte-larrialdirako prest egon gaitezkeela. Elikagaien Bankuari egindako laguntza-eskaerak % 20 igo dira martxotik, eta gipuzkoarren erantzun solidario eta eskuzabala eredugarria izaten ari da. Laguntzen jarraitzeko, Elikagaien Bankutik Bilketa Handia antolatuko dugu, azarorako, baina aurreko urteetakoa ez bezalako formatuarekin, pandemiaren ondorioz “.