Prentsa oharra

Ianko Gamboa: “Gaur onartutako ekimenen helburua, legegintzaldiaren hasieran ezarritako ardatz nagusiak garatzen jarraitzea da: politika sozialak indartzea, suspertze ekonomikoa bultzatzea, kalitatezko enplegua sortzea, iruzur fiskalaren aurkako borroka, berdintasuna eta desberdintasun sozialaren aurkako borroka“

“Herri gisa gure erakundetze politikoa antolatzeko dugun eskubidea aldarrikatzen dugu, beste behin ere, nazioen arteko berdintasunean oinarrituta eta ez mendekotasunetik abiatuta”

“Gaur onartutako mozioek argi erakusten dute zein den egungo gobernu-taldearen borondatea eta bokazioa: Gipuzkoa gizartearekin eraikitzen jarraitzea, lurraldeko sektore eta eragile sozial eta ekonomikoekin lankidetzan, elkarrizketaren eta akordioak bilatzearen bidez. Ildo horretan, azpimarratzekoa da Ganberako talde guztiek erakutsi duten negoziazio-jarrera, zuzenketa transakzionalen onarpen-maila handia ekarri baitu, 21 zuzenketa transakzionalena. Politika sozialetara bideratutako baliabide ekonomikoak indartzea, iruzur fiskalaren aurkako borroka, espetxe-erakundeen kudeaketaren transferentzia, Berdintasun Planaren berritzea,  gaixotasun larriak dituzten presoak Euskal Herriratzea edo hala eskatzen duten presoak Euskal Herriko kartzeletara eramatea edota jaiotzagatiko zerga-kenkariak hizpide duten zuzenketak”, adierazi du Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNV batzarkide, Ianko Gamboak, Politika orokorraren urteko adierazpenaren ostean aurkeztutako mozioen eztabaida eta bozketa Osoko Bilkuran. “Gaur onartutako ekimenen helburua legegintzaldiaren hasieran ezarritako ardatz nagusiak garatzen jarraitzea da: politika sozialak indartzea, suspertze ekonomikoa bultzatzea, kalitatezko enplegua sortzea, iruzur fiskalaren aurkako borroka, berdintasuna eta desberdintasun sozialaren aurkako borroka. Etorkizuneko erronkei aurre egiten eta Gipuzkoa sozialki kohesionatuagoa egiten laguntzen diguten neurriak”.

Ganboak azpimarratu duenez, foru gobernua sostengatzen duten taldeek onartutako mozioek argi eta garbi erakusten dute “Foru Aldundiak legealdi honetarako ezarri dituen ildo estrategikoen garapenean jarraitzen duela, hala nola Gizarte Politikak 100. mozioan jasotako “ElkarEkin Lanean” programan, non ezinbestekoa ikusten dugun, Covid-19k eragindako egoeraren aurrean, Gipuzkoako enplegagarritasun estrategia indartzea, kalitatezko enplegua sortzeko, 109. mozioa, inplikatutako agenteekiko lankidetza bultzatzeari buruzkoa, sektore ahulenetan Covid-19ren krisiari aurre egiteko estrategia diseinatu eta gauzatzeko, edo 110. mozioa, egungo bizitegi-eredua ahalik eta ingurune etxekoien eredura aldatzeko, pertsonen intimitatea eta duintasuna errespetatuz “. “Iruzur fiskalaren aurkako borrokaren konpromisoa – jarraitu du Gamboak – 102. mozioan jaso da, haren aurkako borrokan erakundeari beharrezkoak dituen giza baliabide zein baliabide teknologikoak emateko”. Amaitzeko, Ianko Gamboak EAJ-PNVren batzarkide taldeak bakarrik aurkeztutako bi mozioei erreparatu die, erabakitzeko eskubidearen printzipio politiko demokratikoari eta Catalunyako herria eta erakundeak babesteari buruzkoak. “Erabakitzeko eskubideak gure gaitasun politikoa eta ongizatea sortzeko trakzio ekonomikoa egituratzen dituen kontzeptua da; horregatik, argi utzi nahi izan dugu zein garrantzitsua den eta Aldundiak berak kontuan hartu behar duela gure Ganberak gai horri buruz duen jarrera. Gatazka politikoaren konponbidearen gakoa erabakitzeko eskubidea den heinean, eskubide horrek gainditu egingo ditu aldarrikapen hori eta eskubide hori modu demokratikoan gauzatu ahal izateko oztopo guztiak. Azkenik, EAJ-PNVko batzarkideak esan du,  “Auzitegi Gorenaren erabakia deitoratzen dugu eta erabateko desadostasuna adierazten dugu. Catalunyako Generalitateko Presidenta gaitasungabetu izana, berez onartezina baita. Beraz, elkartasuna eta hurbiltasuna adierazi nahi diegu Torra President jaunari eta Catalunyako herri osoari. Eta hala jaso dugu gure mozioan – azpimarratu du – “. “Herri gisa gure erakundetze politikoa antolatzeko dugun eskubidea aldarrikatzen dugu, beste behin ere, nazioen arteko berdintasunean oinarrituta eta ez mendekotasunetik abiatuta”.