Prentsa oharra

  • Test honek PCRrekin eta test serologikoekin dituen desberdintasun nagusiak, Mila Berruete Gipuzkoako Poliklinikako Laborategiko arduradunaren arabera, honako hauek dira: “PCRak eta detekzio antigenikoak birusa detektatzen duten proba diagnostikoak dira, eta test serologikoek antigorputzak detektatzen dituen proba epidemiologikoak dira”.
  • Testa, “ez da biztanleriaren baheketa masibo bat egiteko sortua izan”, adituak dioen bezala.
  • Mila Berrueteri egindako elkarrizketa osoa hemen: https://n9.cl/s1m7e

Donostia, 2020ko urriak 7.- Gipuzkoako Poliklinikak aurreko irailaren 30ean antigenoen testa berriak eskuratu zituenetik, sintomatikodun gaixo askok konprobatu dituzte proba berri hauen abantailak.

Mila Berruete, analisi klinikoetan aditua eta Gipuzkoako Poliklinikako Laborategiko Arduradunak dioen bezala, infekzioaren lehen 5 egunetan sentikortasun handia duen testa, “bere azkartasunari, erabiltzerakoan duen erraztasunari, interpretazio errazari eta bere koste baxuari” esker nabarmengarri da, erantzunak 15 minutuetan lortuz eta 60 euroko kostuarekin.

Adituak dioenez, proba honen fidagarritasuna “PCR-ak duenaren hantzekoa da, bereziki sentikortasun eta espezifikotasunean, baina sintomak dituzten gaixoentzat”. “Testa organismoarentzat zama biral handiagoa eskatzen du. Hortaz, lehen 5 egunetan, PCR positibo baten hantzekoa da. Hala ere, proba hau ez dago biztanleriaren baheketarentzat pentsatua”, dio. Beste proba batzuekin konparatuz (PCR edo serologikoa), dituen desberdintasun nagusiak, PCRak eta detekzio antigenikoak birusa detektatzen duten proba diagnostikoak direla, eta test serologikoek antigorputzak detektatzen dituen proba epidemiologikoak direla izan daitezkeela dio Berruetek.

Ba ahal dago gomendagarriagoa den probaren bat?

Mila Berruetek konbentzitua dio: “Test serologikoak gaixotasuna pasa den ala ez jakiteko sortu dira. Positiboa izanda ere, gomendioak errespetatzen jarraitu beharko da. PCR proba eta detekzio antigenikoak diagnostikoarentzat erabilgarriak dira: detekzioak, lehen bos egunetan egiten bada, PCRaren hantzekoa izango litzateke; PCRa, beste kasu guztientzat hautatzen dena da, bere sentikortasun eta espezifikotasunari esker” dio amaitzeko.