Prentsa oharra

  • Hauxe dio Héctor Fariñak, Gipuzkoako Poliklinikako oftalmologoa. “Adin handiagoetan, katarata da gehien tratatzen dugun patologia, eta kirurgia bidez kristalino opakua kenduz zuzendu daiteke”, dio.
  • Katarata da itsutasun itzulgarriaren eragile nagusia, eta “kontsultako bisiten %15 edo %20a okupatzen du” dio Fariñak.
  • Héctor Fariñak, kirurgia honen abantailak gogoratzen ditu, ikusmenaren egun mundiala dela eta.

Héctor Fariña, Gipuzkoako Poliklinikan oftalmologoa, kirurgia honen abantailak gogorarazten ditu ikusmenaren egun mundiala dela eta, aste honetan ospatua. Itxutasunaren eragile nagusia izanda ere, gaur egun teknika errazak badira eskuragai arazoa konpontzeko, kristalino opakua ordezkatuz, anestesia lokala erabiliz.

Fariñak dioenez, “kirurgia hau, katarata kentzeaz gain, gaixoak aldez aurretik izan ditzakeen edozein ametropia sendatu ditzake”. Ikerketak diotenez, argi ultrabioletarekin lotuta dago gaixotasun hau. Horregatik, “eguzkitik babestea, eta bereziki, hilabete eguzkitxuenetan, betaurreko on batzuekin eta oftalmologoa maiz bisitatzea, batez ere gaixoak 55 urte edo gehiago baditu” beharrezkoa eta gomendagarria dela dio Fariñak.

“Gaixotasun hau ekiditen edo sendatzen duen tratamendu farmakologikorik ez dago oraingoz”, dio Fariñak. “Ikusmen ahalmena pixkanaka murrizten doa gaixotasunak; lehendabizi urrutiko ikusmen ahalmenari eragiten, gutxinaka gaixoa miope bihurtuz”, dio bukatzeko.

Gaixotasun arruntenetarikoa da eta “kontsultaren bisiten %15 edo 20a hartzera iritsi dezake”. Azkenean, kataratak kristalinoaren zahartze naturalaren ondorioa da: zuritzen doa”, dio oftalmologoak. Hala ere, esan bezala, kirurgia erraz batekin konpondu daiteke, kristalino opakoa kenduz. “Gaixotasun honen tasa handitzen joango da, bizi-itxaropena handitzen joango delako ere”, iragarri du Fariñak. Horregatik, oftalmologoa bisitatzea gomendatzen du, ikusmen arazoak badira ala ez.