Prentsa oharra

Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, “Tokiko Produktuekin Konprometituta” sarien deialdia egin du. Sari hauen helburua da euren enpresa jardueran tokiko
nekazaritzako elikagaiak hoberen integratzen dituzten hiriko ostalaritza establezimenduen eta saltokien aintzatespen publikoa egitea eta Donostiako inguruneko nekazaritzako elikagaien ekoizleen lana
azpimarratzea. Konpromisoa ebaluatu egingo da tokiko produktuek establezimenduaren produktu eta zerbitzuen eskaintzan duten presentziaren arabera, tokiko produktuetan oinarritutako sustapen, komunikazio eta marketin ekintzen arabera, eta tokiko nekazaritzako elikagaiak eta ekoizleak aintzatesteko egindako ekintza
guztien arabera.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Marisol Garmendia, honakoa adierazi zuen: “Donostiako establezimenduek tokiko produktuen alde egiten duten lan izugarri garrantzitsua azpimarratzeko balio duten sari hauen hirugarren edizioa da hau. Administraziotik, tokiko produktuak sustatzeko politikak abian jartzen ditugu, baina banakako ekimen partikularrik gabe, ezingo ginateke horrenbesteko indarrarekin iritsi amaierako kontsumitzaileengana”.

Donostia Sustapenak jada ireki du hautagaitzak aurkezteko epea. Sari honetan parte hartu ahalko dute sariaren modalitateetako batean (ostalaritza eta merkataritza) establezimendu baten ordezkari gisa jarduten duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek, betiere establezimendua Donostiako udalerri barruan badago. Hautagaitza aurkezteko, aurkezpen inprimakia behar bezala bete eta Donostiako Sustapenari helarazi beharko zaio:
• Aurrez aurre, Donostia Sustapenak jendaurreko arretarako dituen bulegoetan: Erregina Erregentearen kalea, 9 – Victoria Eugenia Eraikina.
• Posta elektronikoz: fomentoss@donostia.eus helbidean, mezuaren gaian “Tokiko Produktuekin Konprometituta Saria” adierazita.

Aurkezpen inprimakiarekin batera, parte hartzaileek egokitzat jotzen duten dokumentazio guztia aurkeztu ahalko dute, tokiko produktuekiko duten konpromisoa agertzeko helburuarekin: azalpen txostena, liburuxkak,
produktu eta/edo zerbitzuen katalogoak, argazkiak, komunikabideetako presentzia egiaztatzen duten materialak, gizarte sareetako erreferentziak, bezeroen erreferentziak/gomendioak, tokiko ekoizleen erreferentziak/gomendioak, etab.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2020ko urriaren 8an hasiko da eta 2020ko urriaren 25eko 13:00ean amaituko da. Hauek dira bi kategorietako bakoitzaren sariak:

• 500 euroko txartela Donostia Sustapenaren Guztiona kluster barruan dauden enpresen produktuak erosteko.
• Plaka pertsonalizatua, establezimenduaren izena eta irabazi duen kategoria adierazten dituena.

Sariak urriaren emango dira, Donostiako Sustapenak antolatzen duen Tokiko Produktuen Egunean zehar.

Sarien aurreko edizioan Mala Gissona Beerhouse izan zen garaile ostalaritza establezimenduen kategorian eta Aitor Lasa Gaztategia, berriz, merkataritzaren kategorian. Sariak emateko orduan, kontuan hartu zen tokiko produktuari emandako erabilera, kontsumorako zein salmentarako.