Prentsa oharra

Donosako EH Bilduk ikerketa egin du metro-pasantearen obrak gelditu izanaren inguruan eta gaur behin-behineko ondorioak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan (dokumentua ere atxikita) Reyes Carrere bozeramaileak eta Garbiñe Alkiza zinegotziak. Eneko Goia alkateak asteleheneko batzordeetan egingo duen agerraldiari begira, donosarrei gezurra zergak esan dien azaldu beharko duela adierazi du Reyes Carrere Donosako EH Bildu udal taldeko bozeramaileak.

“Bai langileen lan-egoera ziurtatzen duten dokumentuengatik, bai egin ziren zundaketen azterketagatik, bai tunelen barrutik iritsi ziren informazioengatik, baita bildu ditugun beste datu askorengak ere, eta zergatik ez esan, sen onagatik ere, ez dago modurik defendatzeko Goiak ez zekiela obrak ekainetik geldirik zeudela eta, gainera, hilabeteak zeramatzatela kontratua bertan behera uzteko baldintzak prestatzen”, adierazi du Carrerek. “Goiak azaldu beharko du zergatik eman nahi izan duen lasaitasun eta normaltasun irudia, benetan gertatu dena guztiz kontrakoa izan denean. Nori egin nahi izan dio mesede? Nor babestu nahi izan du? Argi dagoena zera da: donostiarrak ez”.

Izan ere, benetan kezkagarria da metro-pasantearen inguruan dagoen iluntasuna. Ez dute herritarrei azalpenak emateko inolako borondaterik. EH Bildu izan da, behin eta berriz, ordezkari politikoak azalpenak ematera behartu dituena, bai Legebiltzarrean, bai Udalean. “Metro-pasantearen obretan, modu batera edo bestera, parte hartzen duten administrazio publikoek Donostiako herritarrei behar diren azalpen guztiak emateko garaia da. Agintariek azalpen argi, zorrotz eta gardena zor digute guztioi.

Azalpen horrek harea eta ura agertu direla dioen prentsa-ohar bat baino askoz haratago joan behar du. Eta oso berandu doaz”, gaineratu du Carrerek.