Prentsa oharra

Informazio gunea Pagolako BM Supermerkatuan ipiniko da ((Pº De La Sociedad Bascongada De Los Amigos Del País z/g), urriaren 19an (astelehena).

Euskadin, bularreko minbiziaren biziraupen tasa %86takoa da jadanik. 

Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, gaur,  urriaren 19an, BM Supermerkatuek informazio gune bat ipiniko dute Pagola auzoan -Pº De La Sociedad Bascongada De Los Amigos Del País z/g –  kokatuta dagoen BM Supermerkatuaren barruan, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren ardurapean.

Stand informatzailea 10:00etatik 13:00tara eta 16:00etatik 20:00tara egongo da irekita eta bertan erizain emaginak egongo dira, interesatuei auto-miatzeko modu egokia irakatsiko die eta liburuxka bat banatuko dute, bertan auto-miaketari buruzko alderdi garrantzitsuak zehazten dira prebentzio-neurri modura eta nola eta noiz egin behar den argituko da. Euskadin, bularreko minbiziaren biziraupen tasa %86koa da. Osakidetzako  Euskal Osasun Zerbitzuko Bularreko Minbiziaren antzemate goiztiarraren Programak, abian jarri zenetik, 10.000 tumoretik gora hautematea ahalbidetu du, gehienek aldi goiztiarrean.

Bularreko minbizia baita gizonetan ere

Askosaz ere neurri txikiagoan bada ere, %1aren azpitik, bularreko minbiziak gizonetan ere badu eragina. Edozein adinetan azaldu daitekeen arren, bularreko minbizia adineko gizonezkoetan ematen da.

Liburuxka informatzailea auto-miaketa nola egin behar den jakiteko

BM Supermerkatuek eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak batera diseinatu dute liburuxka informatzaile bat, bertan elikadura eta zaintza pertsonalaren inguruko gomendioak adierazten dira eta emakumeei auto-miaketa modu egokian egiten lagunduko dieten irudikapen batzuk ere azaltzen dira. Emakumeak bere gorputza ondo ezagutu behar du, edozein alarma-zeinutaz berehala konturatzeko. Adituen ustetan, 20 urtetik gorako emakume guztiek bularretako auto-miaketa hilero egin beharko lukete. 25 urtetik gorakoentzat, bularren miaketa egiteko urtero espezialista batengana jotzea izango litzateke egokiena. Eta 40 urtetik gora, aldizka mamografia bat egitea da komenigarriena.

Ezpainetako bat  solidaritate keinu gisa

Aste guztiaren zehar, BM Supermerkatu guztiek Kado Pure Gram Cake etxeko ezpainetakoa salduko dute 3€tan. Salmentatik bildutako diru kopuru osoaren onuraduna Minbiziaren Aurkako Elkarte  Espainiarra izango da. 

Gure ardura da horrelako ekimenak aurrera ateratzea

Gaur egun, BM Supermerkatuetako langileriaren %70a emakumeak dira eta bezeroen %80a ere emakumeak dira, beraz, horrelako ekimen motak abiaraztea beraien ardura dutela uste dute.