Prentsa oharra

Urriaren 24tik 29ra garatuko da Donostia WeekINN–Berrikuntzaren Astearen 7. edizioa, aurten “Superaldaketaren” kontzeptuaren ingurukoa izango dena. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, gai hori aukeratu du COVID-19aren testuinguruan, eta berrikuntzaren astea berritik diseinatu dute “gizateriaren historian zehar, aldian behin, bizi eta gainditu behar izaten ditugun superaldaketa hauei aurre egitea ahalbidetzen duten erronkak eta funtsezko elementuak ezagutu, aztertu eta eztabaidatzeko eta errealitate eta irtenbide berriak eraikitzeko espazioa” izan dadin, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, azpimarratu duen moduan.

Aurtengo edizioan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin, Berrikuntzaren Asteak online jarduerak, edukiera mugatuko ekitaldiak eta kalean egiteko ekintzak eskainiko ditu, eta hainbat adituren parte hartzea izango du, besteak beste, Román Arjona, Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzarako Zuzendaritza Nagusiko Ekonomialari Burua, edo Nuria Oliver, adimen artifizialean aditua. Streaming emanaldiak eskainiko dira WeekINN TV plataformaren bitartez, Talent House eraikinean instalatutako plato batetik. Bertan, hainbat gairen inguruko eztabaidak antolatuko dira, hala nola ekitaldien etorkizuna edo arkitektura, eta bertan izango da ere Donostia INN Enpresa Berritzaileen Sarien edizio berria.

Donostia WeekINN asteko jarduerei buruzko informazio guztia eta izen emateak, erabat doakoak, jarraian ageri den webgunean aurki daitezke:
http://www.donostiainn.eus/es/donostia-weekinn.

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Marisol Garmendiak, azaldu duenez “Donostia egokitzeko eta hobetzeko gaitasun handia duen hiria da. Egoera latz honi aurre egiteko abian jartzen ari garen neurri eta programez gain, argi dugu berrikuntzaren aldeko apustuarekin jarraitu behar dugula, gure jokabidearen eta etorkizuneko hiria eraikitzeko behar dugun begiradaren ardatz gisa. Eta, horretarako, garrantzitsua da azken urteotan abian jarri dugun apustu estrategikoa sendotzen jarraitzea, Berrikuntzaren Aste hau barne duena. Donostia WeekINN aste hau planteatu dugu aldaketei aurre egiteko behar diren elementuak eta gakoak identifikatzeko eta ezagutzeko baliagarria den espazio baten moduan, eta argi dugu espazio horretan PERTSONAK izango direla beti ardatz nagusia. Bizi dugun testuingurura
egokitutako WeekINN aste bat garatu nahi dugu, baina mezu konstruktibo batekin eta lotura eta ikaskuntza kolektiborako plataforma gisa. Horrez gain, lan egiteko eta loturak garatzeko era digitalak ezarri beharko ditugu, luzarorako iritsi baitira. Beraz, espero dugu herritarrei eta ekonomia eta gizarte arloetako eragileei plataforma egoki bat eskaini ahal izatea, jada bidean diren gizarte eta ekonomia ereduen aldaketak aztertu eta gainditzeko”.

“Superaldaketa” terminoa diseinuaren eta berrikuntzaren metodologien arloan erabiltzen da aurretik sumatu ezin diren egoera disruptiboak izendatzeko, sarritan gure bizimoduan, lanean eta abarretan eragin katartikoa dutenak. 2020. urte honetan gizarteak superaldaketa horietako bat bizi izan du, pandemia baten forman, gauetik goizera hiriak, herrialdeak eta mundu osoa geldiarazteko moduko indarra izan duen fenomenoa, alegia. Superaldaketa horri aurre egiteko orduan, hiria da funtsezko espazioa, elkarrekin komunikatzeko, harremanak ezartzeko, bizitzeko eta lan egiteko moduak berritik ikasteko ezinbesteko espazioa den heinean, aldi berean teknologia nagusi den egoera berri honetara egokituta,
eboluzionatu eta aldaketak gainditu ahal izateko. Superaldaketek erronka erraldoiak dakartzate, baina baita aukerak ere, eta erronka horiek gainditzeko, historikoki, hiru funtsezko elementu edo faktore aktibatu izan dira:

Lehenik, PERTSONAK, alderdirik garrantzitsuena, energia eta motorra, edozein ekintzari zentzua ematen diona. Gure aburuz, berrikuntza pertsonengandik eta pertsonentzako sortzen da, hobe bizitzeko, eta horretarako trebetasunak eta gaitasunak aktibatu behar dira,
batzuk berriak, beste batzuk berrikusitakoak, erronka hauei irtenbidea bilatu eta ematea ahalbidetzen dutenak. Bigarrenik, TEKNOLOGIA, funtsezkoa den eta beti hor egon den elementua, pertsonei sostengua eman diena (gurpiletik hasi eta adimen artifizialera arte), aurrera egiteko eta etorkizuna eraikitzeko. Azkenik, LANKIDETZA, eredu eta errealitate
berrietara egokitutako lotura desberdinak aktibatzeko (gizarte sareak, telelana, enpresa eredu berriak, gobernantza publiko-pribatua, etab.).
Kontzeptu hauen inguruan egituratu da programazio oparo bat, urriaren 24tik 29ra bitartean, batez ere online formatuen bidez baina baita aurrez aurreko jarduerekin eta kaleetako ekintzekin ere, ideiak, ezaguerak eta hausnarketarako eta harremanetarako espazioak
eskaini nahi dituena.

Donostia WeekINN astea urriaren 24-25eko asteburuan hasiko da familiei eta herritarrei orokorrean zuzendutako jarduerekin, besteak beste, “Altxorraren mapa” GYMKANA, hiria arakatzeko aukera emango duena, gaur egun dugun hiria konfiguratu duten hainbat alderdi historiko ezagutzearekin batera. Jarduera honetan parte hartzeko webgunean izena eman beharko da (http://www.donostiainn.eus/es/donostia-weekinn) eta, ondoren, informazioa atzitu ahalko da kalean kokatutako paneletan ageri diren QR kodeen bidez, errealitate birtualeko esperientzia bat bizitzeaz gain. Escape Room moduko esperientzia ere aipagarria da, iganderako aurreikusi dena. Jarduera horretan parte hartzen dutenek esperientzia bat
biziko dute DonostiaINN webguneko ingurune birtual batean eta hiriaren historiarekin eta berrikuntzaren aldeko apustuarekin lotura duten hainbat gako aurkitu beharko dituzte.

Urriaren 26tik, astelehena, urriaren 29ra, osteguna, Donostia WeekINN esparru barruan, topaketa fisiko eta birtualak, lantegiak eta mahai inguruak antolatuko dira, egungo gaien ingurukoak, eta hainbat arlotako adituen parte hartzea izango dute: etorkizuneko ekitaldi
handiak, hirien diseinuaren erronka edo etorkizunerako gaitasun pertsonalak, besteak beste.

Halaber, jarduerak gauzatuko dira hiriko ikastetxeekin, esaterako, Donostia Innovation Challenge, Laborategi Konektatuen programaren finala (robotika), edo Errealak bere zale gazteenei proposatu eta aurkeztuko dien erronkaren abiaraztea. Ikastetxeetako taldeei zuzendutako gaitasunen garapenerako programa bat ere antolatu da, Minecraft lankidetzako
jokoa oinarri hartuta, baina Santa Klara uhartearen espaziora jokaleku izanda.

Horrez gain, egunero, 15:00etan, online espazio bat eskainiko da tokiko start up enpresak ezagutzeko: StartupINN. San Martin merkatuan emakume zientzialarien inguruko erakusketa bat egongo da eta aurten ere emango dira enpresa berritzaileei zuzendutako DonostiaINN Sariak.
Berrikuntzaren Asteak tokiko agente nabarmenen parte hartzea izango du, besteak beste:
Real Sociedad, Festival Internacional de Cine de San Sebastián, HABIC, Deusto Forotech, Asociación de Hostelería, FNAC, Biodonostia, Ceit, CIC Biomagune, CIC Nanogune, Deusto Forotech, Donostia International Physics Center, Doplay, Educa Reality, Getin, Grupo Vocento, LAbsLand, Laia, Fisika Zentroa CFM (UPV/EHU CSIC), Opinno, Peritus, Zabala Innovation Consulting, y e-Estonia.

Gainera, Weekinnek honako ikastetxe, enpresa eta zentro teknologiko hauen laguntza du:
Tecnun, Domotek, Easo Politeknikoa, Ekintza, Elhuyar, Eskibel, Fondo Formación Euskadi, Iametza, Ikor, Ikusi, Irisbond, KirolDNA, La Perla, Luana Games, Maraka Materiales, Naru Intelligence, Nazaret Fundazioa, Nuavis, Poymat, SelfCoaching 360, Sinnple, Skootik, St. Patrik’s English School, Universidad de Desuto, UPV/EHU, Vicomtech y Zubiri Manteo.

Hizlarien artean, aipagarriak dira honako aditu eta pertsona nabarmenak:

  • Nuria Oliver. Ingeniaria eta adimen artifizialean aditua, Massachusetts-eko Institutu Teknologikoaren (MIT) Media Lab-eko doktorea.
  • Alicia Pomares. Humannova Taldeko Bazkide Zuzendaria.
  • Roman Arjona. Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzarako Zuzendaritza Nagusiko Ekonomialari Burua.
  • Florian Marcus. e-Estonia erakundeko eraldaketa digitalaren arloko aditua.
  • José Manuel Leceta. Berrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuko (EIT) zuzendari ohia, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroko (CDTI) nazioarteko zuzendari ohia eta telekomunikazioetako ingeniaria.

WEEKINN 2020 ASTEKO JARDUEREN EGUTEGIA
URRIAK 26, ASTELEHENA:
9:30 Maker Escape Room Donostia Innovation Challenge. DBH, batxilergo eta lanbide heziketako ikastetxeak.
12:00 Kontaktu txikiko ekonomia – Alex Rayón. Webinarioa.
17:00 “Etorkizunerako gaitasun profesionalak”, Alicia Pomaresekin. Streaming-a WeekINN TV kanalean.
19:30 “Online harremanen eta esperientzien etorkizuna”, Ana Aldearekin. Streaming-a WeekINN TV telebistan.
URRIAK 27, ASTEARTEA:
10:00 “Surfaren arloko komunikabide espezializatuak eta surfaren industriako produktuen merkaturatzea”, Javier Amezagarekin. Webinarioa.
10:00 “COVID ondorengo jatetxea: arrakasta izateko hainbat gako. Mahai ingurua, Gipuzkoako Ostalaritza Enpresaburuen Elkartearekin. Webinarioa.
11:00 Real Sociedad Challenge erronkaren aurkezpena.
12:00 “Superaldaketa, teknologia, datuak eta hiria”, Nuria Oliverrekin. Streaming-a WeekINN TV kanalean.
17:00 “Ekitaldi handien etorkizuna”, Iñigo Argomániz (Getin), Joxean Fernandez (Donostia Zinemaldia), Iñigo Ibarnegaray (VOCENTO) eta Begoña Larzabalekin (Real Sociedad). Streaming-a WeekINN TV kanalean.
URRIAK 28, ASTEAZKENA:
9:00 “Etorkizuneko diseinua”. Unibertsitate hackathon-a: hiria eta garapen jasangarrirako helburuak. Unibertsitate zentroak.
10:00 “Europa: berrikuntzaren erronka eta aukerak”. Streaming-a WeekINN TV kanalean.
10:00 “Klima aldaketa eta nekazaritzako elikagaien sektorea”, Jorge García de Opazorekin. Webinarioa.
11:00 Urrutiko robot baten programazio erronkaren finala. DBHko ikastetxeak. 12:00 “Lurralde digitalak, Estoniaren adibidea”, Florian Marcusekin. Streaming-a WeekINN TV kanalean.
13:00 “Etorkizuneko Donostia atzerriko begiraden bitartez”. Topaketa Donostiako Kursaalean. Streaming-a WeekINN TV kanalean.
17:00 “Hirien diseinuaren erronka”. Streaming-a WeekINN TV kanalean.
19:00 “Iraganeko eta oraineko emakume zientzialariak”, Emakume Zientzialarien Elkartearekin. Streaming-a WeekINN TV kanalean.
URRIAK 29, OSTEGUNA:
10:00 Datuak, pandemia, pribatutasuna. Topaketa. Euskara Bildua. San Telmo.
10:00 “Merkataritzaren eta haren digitalizazioaren erronkak”. Webinarioa.
12:00 “Innovación fractal”, lantegia José Manuel Lecetarekin. Streaming-a WeekINN TV kanalean.

URRIAK 30, OSTIRALA:
DonostiaINN Enpresa Berritzaileen sarien banaketa ekitaldia. María Cristina Hotela. Streaming-a WeekINN TV kanalean.